Asier Guridi euskal errefuxiatu politikoak bere semearen paperak zuzentzea lortu du


Asier Guridi euskal errefuxiatu politikoak atzo jakinarazi zuenez Araguako (Venezuela) Umeen Babeserako Epaiak bere semearen jaiotze agiria zuzentzeko agindua eman eta bera aita bezala aitortu du. Oñatiarrak azaldu du orain dela urte batzuk eta segurtasun irizpideak zirela medio, izan ere Espainako Justiziarengandik ihesian zebilen, hainbat dokumentutan ez zela bere semearen aita bezala agertzen. Gertakari horrek zenbait arazo sortu ditu, besteak beste, bere semea egoera irregularreko etorkin moduan egotea Oñatin. Hau konpontzeko eta bere semeak nazionalitate bikoitza lortzeko hainbat prozesu legal abiarazi zituen ezinbesteko dokumentu legalen beharra azpimarratuz, adibidez, Ibanen jaiotze agiria. Hasiera batean Venezuelako instituzioek ezetza eman zioten dokumentuen zuzenketa-eskaera horri, baina hainbat protesten ostean eta bere semearen egoera sozializatuz, https://eh.lahaine.org/asier-guridi-refugiado-politico-vasco-2 hemen La Hainetik egindako elkarrizketa, bere semearen jaiotze agiria zuzentzeko baimena lortu du. Era berean euskal errefuxiatu politikoak jakinarazi du prozesu hau ez dela hemen bukatzen, izan ere, Estatu Espainarrak oraindik hainbat traba jar ditzake bere semearen egoeraren erregularizioan.