lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/01/2024

ASKE antolakundeak Zaballara espetxe martxa egin du

La Haine - Euskal Herria
Martxa bukatzean Ertzaintzak parte-hartzaile guztiak identifikatu eta gazte bat jipoitu eta mehatxatu zuten.

Atzo, abenduaren 30an, 12:00ak aldera martxari hasiera eman zioten joaldunek, baina hasi bezain pronto Ertzaintzak hauek geldiarazten eta martxa baldintzatzen saiatu ziren. Horrela, joaldunak kotxearekin harrapatzen eta borrak eskuetan zituztela martxa geldiarazten saiatu ziren. Hala ere, traba saiakera guztien gainetik, martxak aurrera egin eta espetxetik gertuen zegoen puntura iritsi zen.

Martxa bukatuta, indar errepresiboek furgonetekin irteera blokeatu eta kontrol bat jarri zuten, martxan egon zen pertsona oro bertatik igarotzera behartuz. Kontrol horretan hainbat jazarpen kasu eman ziren, izan ere, mundu guztia katxeatu, aurpegiak, gorputzak eta tatuajeak grabatu, kotxeak miatu eta mozal legearekin isunduko dituztela jakinarazi zizkieten. Hori guztia gutxi balitz, pertsona bat kotxearen kontra jarri, hankak ezin ahal izan arte ostikoka zabaldu eta lepotik helduta zutela heriotza-mehatxua egin zioten. Horretaz gain, zenbait pertsona desordena publikoaren delitupean isunduak izango direnaren mehatxua egin zuten, beste batzuei kotxean zeuzkaten hainbat objetu pertsonal apurtu zizkieten.

Zaballako hesiaren barnealdetik Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Euskal Preso Politikoak honako mezua bidali zuen:

“Agur iraultzaile bat helarazi nahi dizuet. Amnistia hitza askoren ahotan bolo-bolo dabil azkenaldian kataluniari atxikia. Ordea, 1978ko amnistia faltsua bezalaxe, oraingoan ere ez da amnistia. Amnistia, herri zapaldu baten askapen borrokaren zilegitasunaren aitortza da. Amnistia, askapen borrokan jardun diren errepresaliatu politiko guztien askatasuna da. Amnistia, apurketa da, bizikidetza nahiz interklasismo erreformistekin hautsita, herri zapaldua zapaltzaileen kateetatik askatzea. Euskal Herriak ere, izango bada, amnistia behar du, Frantziar eta Espainiar estatu zapaltzaileengandik aske, independentzia sozialistaren eraikuntzari ekiteko. Azken hamarkadan guztiz baztertu eta desitxuratu nahi izan da amnistiaren esanahia Euskal Herrian, eta egun bizi dugun egoeran, herri eta klase kontzientzia berpiztea dagokigun modu berean dagokigu amnistia azaltzea eta zabaltzea. Latza da egoera, baina berau iraultzeko grinez gaudenok bat eginik, darraigun Euskal Herri Langilearen askatasunerako bidea argitzen. Barrutik eta kanpotik elkarlanean etengabe”. Bukatzeko Jarduneko militantei elkartasuna erakutsi zion “Berriki jakin dugu poliziaren jazarpena pairatzen ari zaretela. Mehatxu, xantai eta jarraipenak salatzeaz gain, gure elkartasuna adierazi nahi dizuet. Euskal alderdi erreformistek sostengatutako gobernu espaniarrak ez du deustan aldatu bere errepresio aparatua, bererean darrai etengabe, agerian nahiz ezkutuan, militante iraultzaileen ehizan. Azti beraz lagunok, eta zuhurtasunez jardun beti, borrokaren bideak ez baitu moketarik, ezta poltronarik ere, baina askatasunerako bide bakarra da. Eutsi gogor eta segi bizkor. Besarkada borrokalari bana guztioi".

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal