Aske gelditu da Juan Carlos Herrador Pouso euskal preso politikoa

Gaur, martxoaren 24ean, aske gelditu da Juan Carlos Herrador Pouso preso politiko donostiarra. Hemeretzi urtez izan dute gatibu eta zigorra osorik beteta atera da.
Juan Carlos Herador 2007an atxilotu zuten, eta 19 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2009an, banda armatuko kide izatea eta lehergailuak gordetzea leporatuta.
2020an, Toledoko Ocaña espetxetik Kantabriako El Duesora gerturatu zuten, eta 2021ean Euskal Herriratu zuten, Basauriko kartzelara eramanez. Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak 2022ko apirilaren 26an eman zion hirugarren gradua, eta baldintzapean aske zegoen 2023tik.







