lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/05/2024

ASKE-k Amnistia Eguna antolatu du Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Txoko ezberdinetako militanteak bildu, errepresioaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta jazarpena gainditzera bidean egun osoko egitaraua prestatu du antolakunde antirrepresiboak.

ASKE antolakundeak maitzaren 7an egindako prentsaurreko baten bidez jakitera eman zuen Amnistia Eguna antolatu duela. Aurtengo edizioa Gasteizen izango da, ekainaren 15ean. Prentsaurrekoan, errepresioak ez duela etenik salatu zuten, eta adierazi zuten gero eta gehiago direla "egindako hautu eta konpromiso politikoagatik jazarpena jasan behar duten militanteak". "Jazarpenari aurre egingo dion antolakuntza politiko sendo bat, bai maila ideologikoan, baita baliabide politikoetan ere" beharrezkotzat jo zuten eta "helburu horren pean, amnistia egunak ezinbesteko mugarri" direla adierazi zuten. Ondoren aurtengo Amnistia Egunean izaera koiunturaleko bi gai nagusi jorratuko direla azaldu zuten, alde batetik, "frantziar zein espainiar estatuak militantzia politikoaren aurka eramaten ari diren jazarpen juridikoa aztertzeko asmoz" mahai inguru bat antolatu dute, izan ere, "infiltrazioak, ekonomikoki itotzeko isunak, atxiloketak, militantzia politikoaren kontrako epaiketak nahiz kolaborazio eskaintzak dira, besteak beste, estatuak gero eta gehiago aurrera eramaten ari diren neurriak". Horretan AKAB kolektiboko Aratz Estonba abokatua, Jardun Koordinadorako kidea den Julen Balda eta Uztailak 14ko kidea den Garazi Aduriz izango dira. Azken hauek hainbat kolpe errepresibo jaso dituzte frantziar estatuaren partetik, azkena, duela bi hilabete non kolektiboko zenbait kide atxilotu zituzten. Beste aldetik, "poliziaren jatorria, bilakaera eta gaur-gaurkoz betetzen duen funtzioa" aztertuko dute, eta horren aurrean "burutu beharreko borroka eta estrategiak" jorratuko dituzte poliziaren inguruan aditua den Paul Rocher ikertzailearekin. Arratsaldeko 19:30etan mobilizazio bat egingo dute, Aldabe Gizarte etxetik irtengo dena “Errepresioaren aurrean, amnistia osoa” lelopean, izan ere, "soilik amnistiaren gauzapenak ekarriko du Euskal Herri Langileak pairatzen duen errepresioaren gaindipena. Amnistia, preso politikoen askatasuna exijitzeaz gain, Euskal Herri Langilearen borrokaren zilegitasunaren aldarrikapena" baita. Bukatzeko, gauean kontzertuak egongo dira, Buruarin, Zarata Selektion eta Zuretzako Mezua taldeekin.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal