lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/02/2026

Asteartean, pertsona bat Bilboko San Adrian auzoko etxebizitza batetik etxegabetu zuen Udalak

La Haine - Euskal Herria
Bizilagunak udaletxeari etxebizitzan zituen arazo larriak konpontzeko eskatu zien behin eta berriz eta erantzun ezaren aurrean alokairua ordaintzeari utziko zion.

Asteartean, Bilboko San Adrian auzoan etxebizitza berean 13 urte bizitzen zeraman bizilagun bat kaleratu zuen Bilboko udalak. Bizilagunak udaletxeari etxebizitzan zituen hezetasun arazo larriak konpontzeko eskatu zien behin eta berriz eta erantzun ezaren aurrean alokairua ordaintzeari utziko ziola jakinarazi zuen. Pilatutako zorra erreklamatu zion Bilboko Udalak, 5.000 euro orotara, eta mehatxu egin zion ordaindu ezean kaleratu egingo zutela. Bizilagunak ordaindu gabe zituen alokairu hilabeteak ordaintzeko prestutasuna adierazi zuen, baina hori egiteko modua negoziatu nahi zuen, egoera zaurgarrian izaki ezinezko baitzitzaion 5.000 euroak batera ordaintzea.

Hamarnaka bizilagun elkartu ziren AZET etxebizitza sindikatuak goizerako deituta zuen kontzentraziora eta etxegabetzea gauzatu zen arte egon ziren bertan elkartasuna adieraziz. AZET etxebizitza sindikatuko kideak azken momentura arte ahalegindu ziren Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko ordezkariekin zein etxegabetzea gauzatzera bidalitako segizio judizialarekin negoziatzen, baina ez zuten lortu kaleratzea eragoztea. Tentsio une batzuk egon ziren ertzainak elkarretaratzera zihoazen gazte batzuk identifikatzen ahalegindu zirenean, hala ere, ez zen liskar zein istilurik egon.

Etxebizitza sindikatuak azaldu zuenez, egun horretan Bilboko Udalak berak bideratu zuen kaleratzea, eta, ondorioz, haren gain dago erantzukizun osoa. Bestalde, salatu zuten neurri horren ondorioz pertsona bat etxerik gabe eta bestelako aukerarik gabe geratu dela.Era berean, udalak erakutsitako arduragabekeria gaitzetsi zuten. Gogorarazi zuten etxebizitza haren jabetzakoa dela, baina urte luzez ez diola zegokion erantzukizunari heldu eta ez dituela beharrezko konponketak egin. Gainera, auzokidea kanporatzeko indarra baliatu izana leporatu diote erakundeari.Sindikatuaren esanetan, San Adriango bizilagunarekin gertatutakoa ez da kasu bakana. Bizitzaren garestitzea gero eta nabarmenagoa dela adierazi zuten, eta gero eta herritar gehiago daudela egoera honi aurre egiteko ezintasun egoeran. Horri aurre egiteko, antolakuntza kolektiboa jarri zuten irtenbide nagusitzat. Protestari amaiera emateko, bertaratutakoei esker ona adierazi zieten.

DesokupaCyL, berriz ere Zorrotzan

Etxegabetzearen aurkako elkarretaratzea bukatu bezain pronto, beste gertakari baten berri eman zuen AZET-k. Jakinarazi zuenez, Desokupacyl etxegabetze enpresako kideak Bilboko Zorrotza auzoan azaldu ziren berriro, auzokide bati presioa eta mehatxuak egiteko asmoz. Según horretan, beldurra eta xantaia areagotu zituztela salatu zuten, baita indarkeria maila handiagoan baliatu ere. Ohartarazi zutenez, auzokideak datozen orduetan etxebizitza utziko duela baieztatzen ez badu, enpresak ostiralean legez kanpoko kaleratzea gauzatuko duela mehatxatu zuen. AZET etxebizitza sindikatuak eta Zorrotza Antifaxista taldeak herritarrei erne egoteko deia egin zieten eta aste honetan faxistak berriro agertuko direla ohartarazi zuten.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal