lahaine.org

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gB7d

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

29/08/2022 :: Nacionales E.Herria

Autodeterminación o Independencia socialista.

x Jon Iurrebaso Atutxa
Hoy en día no se puede reivindicar la “autodeterminación de los pueblos” sin la destrucción de España y Francia.

[Euskara]

Autodeterminazioa ala independentzia sozialista

 Lehenik eta behin, autodeterminazio eskubidea potentzia inperialista handiei (United Terrorist States of América-UTSA buru dutela) komeni zaienaren arabera erabiltzen den nazioarteko eskubidea dela azpimarratu behar da.

Hala, beste eraso kriminal batzuen artean, NATO (UTSA) terroristak Serbiari eraso egin zion, eta Kosovo bereizi zuen interes geopolitiko eta ekonomikoagatik. Aldiz, 2014an Ukrainako estatu-kolpe faxista bultzatu eta bermatu zuen. Horren ondorioz, Krimeak, Luhanskek eta Donetskek aldebakarreko erreferendum bana egin zituzten, biztanleen % 90ek baino gehiagok bermatuta. Erabaki subirano horrek 15.000 pertsona hiltzea ekarri zien. Arazorik NBErentzat edo UTSA buru duen nazioarteko komunitatearentzat? Bat ere ez.

Autodeterminazio eskubidea Leninek (1917) defendatu zuen, horri buruzko xedapen ofizial argiekin. Eztabaida latza izan zen garai hartako beste marxista batzuekin. Duela ehun urteko klase borrokaz ari gara. Autodeterminazioa independentziarako eskubidearekin aldarrikatzen zen (baita federaziora ere independentziatik), iraultza sozialista sobietarraren prisma marxista leninistaren arabera. Ez du zerikusirik kapitalaren eta munduko edo bertako klase burgesaren autodeterminazio eskubidearen erabilerarekin

Aspalditik, autodeterminazio eskubidea osasuna, hezkuntza, soldata eta etxebizitza duina izateko eskubidea bezalakoa da. Horiek guztiak urrezko letraz idatzita daude burgesiaren diktaduraren estatuetako konstituzioetan. Hala ere, erakusleiho garbia eta gogorra dira. Kapitalaren gainegituraren elementu garrantzitsu bat zapaltzen eta esplotatzen duen gehiengoa nahasteko edo entretenitzeko. Badakigu, baina hala ere, ez gaitu deseroso sentiarazten matxinatu arte. Gure etorkizuna muturreko negu bateko gaurik txarrena baino beltzagoa izango dela jakinda ere!

Autodeterminazio eskubidea indarrean egon zen eta errentagarria izan zen joan den mendeko deskolonizazioaren garaian, inperioen interes ekonomiko hutsengatik, salbu eta zapalduek independentziarako eskubidea izerdi eta malko askorekin irabazi zutenean.

Klase borrokaren ikuspuntutik, kapitalismo finantzarioaren egungo egoeraren eta bizi duen krisi arranditsuaren ikuspegitik, garrantzi handiko zalantzetarako leku gutxi uzten digu: urrats handiak egiten ari dira kapitalaren diktadura/ekonomia berreraiki ahal izateko. Zaila da aurreikustea zenbat denboraz eta noraino iritsiko den gainbehera langile-klasearentzat. Testuinguru horretan, autodeterminazio-eskubidea ezerezean geratzen da, estatu “subirano” europarrak inperialismo terrorista iparramerikarraren benetako morroiak baitira.

Klase borrokaren ikuspegiaren pean, kapitalismo finantzarioaren egungo egoeraren eta krisi gero eta handiagoak, garrantzi handiko zalantzetarako leku gutxi uzten digu. Krisia handitzen doan heinean, urrats handiak ematen ari dira (eta askoz handiagoak ikusiko ditugu) kapitalaren diktadura/ekonomia berreraiki ahal izateko. Zaila da aurreikustea zenbat denboraz eta noraino iritsiko den gainbehera langile-klasearentzat. Testuinguru horretan, autodeterminazio-eskubidea ezerezean geratzen da, estatu subirano europarrak inperialismo terrorista iparramerikarraren benetako basailuak direnean.

Egoera horretan, nor kezkatzen da autodeterminazioaz? Espainiar eta frantziar aldean, segur aski, “ezkertiar” batzuk, euren aldarrikapen internazionalista horrela betetzat jotzen dutenak. Printzipioen adierazpen hutsa, konpromiso taktiko edo estrategikorik gabe. Ke hutsa.

Gaur egun ezin da herrien autodeterminazioa aldarrikatu Espainia eta Frantzia suntsitu gabe. Suntsipen horrekin batera, independentzia sozialista aldarrikatu behar da Frantziak eta Espainiak zapaldutako nazioentzat. "Herrien autodeterminazioa” aldarrikatzea ezkerreko erreformistei eta Espainia eta Frantziaren nozio ukatzaileari jokoa egitea da.

Nolanahi ere, nork maneiatuko luke autodeterminazio-prozesua? Espainian edo Frantzian “egoera demokratiko” batetik sortutako adostasuna? Espainiak eta Frantziak beren menpeko kolonialekin zer egin duten ikustea besterik ez dago. Amerikan/Kariben, Asian, Afrikan eta Europan. Azken gertakariak: Sahararekiko Espainiaren jarrera eta bere hedapen inperialistan NATOrekiko duen erabateko mendekotasuna.

Espainiako ezkerreko zein alderdik erantzun du saharar herriaren eskubideei egindako azken traizioaren aurrean? Adierazpen lotsati eta beldurtiak, besterik ez. NATOko terroristekiko eta UTSArekiko sumisioa. Agintzen dutenak ez dira NBEren ebazpenak, UTSAren mende baitaude. Areago, UTSAren eta bere estatu burges eta inperialista subordinatuen "arauak" dira, eta ez asetu arte bete ez duten nazioarteko zuzenbidea.

Nolanahi ere, kapitalak ez du bere boterea eta hegemonia galduko duen egoerarik onartuko, bere hilobia zulatzea izango litzatekeelako. Hau da, ezin du demokrazia burges bat onartu kapitalaren erabateko diktadurarik gabe eta ekoizpen eta errepresio bideak kontrolatu gabe, bere amaiera izango bailitzateke.

Euskal burgesiak ere ez du interesik bere nagusiei aurre egiteko. UTSA da kapitalaren gaizkile talde burua. Era berean, sozialdemokraziak balio du/egiten du eta balio izango du/egingo du kapitalak eta burgesiak erabakitzen dutena eta adibideak soberan ditugu. Horiek guztiak barrikadaren beste aldean izango ditugu Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko prozesuan.

Langileriarentzat eta herri zapalduentzako independentzia iraultza soziala existitzen bada bakarrik izan daiteke. Hau da euskal erakunde politiko independente sozialistak eta elkartasun internazionalistan oinarrituta. Hala izan beharko da subiranotasunaz lausoki hitz egiten ez dugulako, Euskal langile-nazioaz ari gara, Estatu sozialistaz, alegia.

Euskal eremutik, ezinezkoa da langileriaren botere-jarrerari eustea Euskal Estatu Sozialistaren sorrera aldarrikatu gabe. Ez dago diskurtso subiranista edo independentistarik zehaztasunik gabe. Nora goazen jakin behar da, nola eta norekin goazen. Nahikoa da sekretuekin, jarduera klandestinorik ez dagoenean.

Ez da eztabaidetan ibiltzeko garaia, jarduera-ildo sigi-sagaz. Kontua argia da euskal iraultza sozialista egin behar dela sentitzen dugunontzat. Utz diezaiegun prozesuei aurrera egiten eta gainerakoekin erlazionatzen. Hau da, zergatik izan behar dute marka Espainia edo penintsula iberika edo hexagonoa? Uste dugu denbora eta energia galtzea dela, eta historia hurbila ahaztea.

Euskal langile-nazioak eskubidea du existitzeko eta bakean, errespetuan, lankidetzan eta nazioartean berdinekin lortzen den koordinazio-mailan elkar bizitzeko. Nazioartekoa diogunean, noski, nazio zapalduez eta nazioarte mailako proletariotza iraultzaileaz ari gara, dela andaluziarra, dela txinatarra.

Federatzeko astia izango dugu eta ikusiko dugu norekin. Ez, noski, gure parekoak ez diren estatuekin, Euskal Estatu Sozialistaren zutabeei dagokienez.

 [Castellano] 

Autodeterminación o Independencia socialista.

Antes que nada, subrayar que el derecho de autodeterminación es un derecho internacional manejado según les convenga a las grandes potencias imperialistas con UTSA (United Terrorist States of América, de aquí en adelante) a la cabeza.

 Así, entre otras agresiones criminales, la terrorista OTAN (UTSA) atacó a Serbia, y separó a Kosovo de la misma por interés geopolítico y económico. En cambio, potenció y avaló el golpe de Estado fascista de 2014 en Ucrania. Como consecuencia de ello Crimea, Lugansk y Donetks celebraron sendos referéndums unilaterales avalados por más del 90 % de la población. Tal decisión soberana les costó la muerte de 15.000 personas. ¿Algún problema para la ONU o para la parte de la comunidad internacional que preside UTSA? Ninguno.

 El derecho de autodeterminación lo defendió Lenin (1917), con disposiciones oficiales claras al respecto. Fue una cuestión de ardua polémica con otras marxistas de la época. Estamos hablando de la lucha de clases de hace cien años. Se reivindicaba la autodeterminación con derecho a la independencia (también a la federación desde la independencia) según el prisma marxista leninista de la revolución socialista soviética. Nada que ver con el manejo del derecho de autodeterminación que hace el capital y su clase burguesa mundial o autóctona.

 Desde hace mucho tiempo el derecho de autodeterminación es como el derecho a la salud, a la educación, a un salario y una vivienda digna. Todos ellos están escritos en letras de oro en las constituciones de los estados de la dictadura de la burguesía. Sin embargo, son un escaparate puro y duro. Un elemento importante de la superestructura del capital para confundir o entretener a la mayoría que oprime y explota. Lo sabemos. Sin embargo, no nos incomoda hasta el punto de rebelarnos. Incluso sabiendo que nuestro futuro será más negro que la peor noche de un invierno extremo.

 El derecho de autodeterminación estuvo vigente y fue rentable en la época de la descolonización del siglo pasado por puros intereses económicos de los imperios, salvo cuando los oprimidos se ganaron el derecho a la independencia con mucho sudor y lágrimas.

 Bajo la perspectiva de la lucha de clases, la situación actual del capitalismo financiero y la creciente crisis, nos deja poco espacio para dudas de gran calado. A medida que la crisis va en aumento, se están dando grandes pasos (y veremos mucho mayores) para poder reconstruir la dictadura/economía del capital. Es difícil prever cuánto tiempo y hasta dónde llegará la miseria para la clase obrera. En este contexto, el derecho de autodeterminación queda en nada cuando los estados “soberanos” europeos son auténticos vasallos del imperialismo terrorista norteamericano.

 En dicha tesitura ¿Quién piensa en la autodeterminación? En la parte española y francesa, seguramente, algunas izquierdas que suponen así cumplida su reivindicación “internacionalista”. Vana declaración de principios sin compromiso táctico o estratégico. Puro humo.

 Hoy en día no se puede reivindicar la “autodeterminación de los pueblos” sin la destrucción de España y Francia. Esa destrucción tiene que estar acompañada de la reivindicación de la independencia socialista para las naciones oprimidas por Francia y España. Reivindicar la “autodeterminación de los pueblos” es hacer el juego a los reformistas de “izquierda” y a la noción negadora de España y Francia.

En todo caso ¿Quién manejaría el proceso de autodeterminación? ¿Un consenso devenido de una “situación democrática” en “España” o “Francia”? Solo hace falta ver lo que España y Francia han hecho con sus subordinados coloniales. En América/Caribe, Asia, África y Europa. Los últimos sucesos: la postura española para con el Sahara y su total subordinación a la OTAN en su expansión imperialista.

¿Qué partido de izquierda española ha respondido ante la última traición a los derechos del pueblo saharaui? Tímidas y miedosas declaraciones y nada más. Sumisión a los terroristas de la OTAN y a UTSA. Quienes mandan no son las resoluciones de la ONU, supedita a UTSA. Más bien son las “reglas” del imperialismo de UTSA y sus estados burgueses e imperialistas vasallos y no el derecho internacional que lo han incumplido hasta la saciedad.

En todo caso, el capital no va a permitir una situación donde pierda su poder y hegemonía porque sería cavar, literalmente, su propia tumba. Es decir, no puede permitir una democracia burguesa sin plena dictadura del capital y sin controlar los medios de producción y represión pues sería su final.

 La burguesía vasca tampoco está interesada en enfrentarse a sus superiores. UTSA es el jefe de la banda criminal del capital. Asimismo, la socialdemocracia vale/hace y valdrá/hará lo que el capital y la burguesía decidan y nos sobran ejemplos. Todos ellos estarán al otro lado de la barricada en el proceso de construcción del Estado Socialista Vasco.

 La independencia para la clase obrera y para los pueblos oprimidos sólo puede ser tal si existe la revolución social. Esto es, sobre la base de las organizaciones políticas vascas independientes socialistas y de solidaridad internacionalista. Tendrá que ser así porque no hablamos vagamente de soberanía, estamos hablando de la nación obrera vasca, es decir el Estado socialista.

 Desde el ámbito vasco, es imposible mantener una postura de poder de la clase trabajadora sin reivindicar la creación del Estado Socialista Vasco. No caben discursos soberanistas o independentistas sin la imprescindible concreción. Hay que saber a dónde vamos, cómo y con quien vamos. Basta ya de “secretos” cuando no hay actividad clandestina.

 No es tiempo de andar con debates que enmarañen líneas de actuación zigzagueantes. La cuestión es clara para los que sentimos que hay que hacer la revolución socialista vasca. Dejemos a los procesos que avancen y se interrelacionen con el resto. Esto es, ¿por qué tienen que ser marca España o península ibérica o hexágono? Pensamos que es perder tiempo, energías y olvidar la historia reciente.

 La nación obrera vasca tiene derecho a existir y a convivir en paz, respeto, colaboración y en el grado de coordinación que se alcance con sus iguales a nivel internacional. Cuando decimos internacional nos referimos, por supuesto, a las naciones oprimidas y proletariado revolucionario internacional sea andaluz o chino.

 Ya habrá tiempo de federarse y ya veremos con quién. Desde luego no con estados que no sean nuestros pares en cuanto a los pilares del Estado Socialista Vasco.

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gB7d

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal