lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/12/2024

Azaroan sinatutako kontratuen %78 aldi baterakoak izan dira Hego Euskal Herrian

Agentziak/La Haine
Hau da, azaroan sinatutako bost kontratutik lau aldi baterakoak izan dira.

Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, 2012tik ez da egon azaro okerragorik Hego Euskal Herrian, nahiz eta EAEn 603 langabe gutxiago egon diren eta Nafarroan ia ez den mugitu langabeen kopurua (95 pertsona gehitu zaizkio langabeen zerrendari). Aipatzekoa da azaroa hilabete ona izaten dela enpleguarentzat, batez ere EAEn; baina aurtengoa ez da horrela izan.

Emakumeen artean 520 langabe gutxiago daude; hala ere, langabezian dauden emakumeen proportzioa %58an mantentzen da. Gazteen langabeziari buruzko datuei dagokienez, ikusi daiteke azken hilabetean 196 pertsona gutxiago izan direla, baina horrek ez du konpentsatzen aurreko bi hilabeteetan izandako igoera, 1.100 gazte gehiago gehitu baitzitzaizkion langabeziari. Langabezia-tasa %9,9koa da, Europar Batasuneko batez bestekoa ( %5,9) baino lau puntu handiagoa.

Kontratazioari dagokionez, kontratuen behin-behinekotasun-tasak okerrera egin du aurreko hilabeteetako kopuruekin alderatuta; aldi baterako kontratuen ehunekoak oso altua izaten jarraitzen du. Kontratazioaren datuek adierazten dutenez, sinatutako kontratuen %78 aldi baterakoak izan dira HEHn, hau da, azaroan sinatutako bost kontratutik lau aldi baterakoak izan dira.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal