lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/06/2026

Azaroaren 17ra atzeratu dute U-14ko kideen aurkako epaiketa

La Haine - Euskal Herria
Baionako prokuradoreak poliziaren kontrako heriotza-mehatxuak eta kalte mehatxuak leporatzen dizkie U14 Kolektiboko lau militantei.

U14 kolektiboko lau kideren auziaren atzeratzea onartu du Baionako epaileak astearte honetan. Honako hauek leporatzen dizkie Baionako prokuradoreak: Segurtasun indarrei taldean irainak eta heriotza eta andeatze mehatxuak egitea; aurpegia estalita ibiltzea; krimen edo delitu bat egiteko probokazio publiko eta zuzena egitea; eta deklaratu gabeko manifestazio batean parte hartzea. Urtarriaren 6an atxilotu zituen Jendarmeriak. 2025eko uztailaren 14ko Ezpeletako mobilizazioagatik atxilotu zituzten. Frantziar besta egun nazionalaren harira, Uztailak 14 kolektiboak deiturik manifestazioa egin zuten egun horretan Ezpeletan. Gazteek, asimilazioaren eta kapitalismoaren aurrean, herriaren indarra erakusteko xedea agertu zuten.

Lau gazteak ez dira auzitegira sartu. Kanpoan geratu dira elkarretaratzean egon diren beste 50 bat lagunekin. U-14ko kideek salatu dute “ahots disidenteak isilarazteko” edozein tresna martxan jartzeko prest direla. “Iritzi publikoari erakutsi nahi diote zein pertsona arriskutsuak garen, prest garela gauza biziki larriak egiteko”. Axiloketek sorpresaz harrapatu zituzten U14ko kideak, iazko uztaileko manifestazioa nehoizko “lasaiena” izan baitzen. Hori dela eta, argi dute atxiloketen helburua ez zela legea ez errespetatu izana zigortzea, “militante batzuek eramaten duten jardun politikoa” baizik.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal