lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/05/2024

Azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek

La Haine - Euskal Herria
Atzo, Baionan egindako manifestazioan, Baxoa frantsesez egitera behartuko dituztela salatu zuten eta inposizio horren harira Baionako suprefetura seinalatu zuten.

Atzo goizeko 10:30etan Baionako karriketan manifestazioa egin zuten Bernat Etxepareko ikasleek. Baxoko azterketa gertu dutela aintzat harturik egin zuten mobilizazioa: "Baxoa hurbiltzen ari da, eta aurten ere gertatuko da, frantsesez egitera behartuko digute" salatu zuen ikasle asanbladako kide batek. Manifestazioan "Hemen gaude euskararen alde" eta «Azterketak Euskaraz!» oihu artean zeharkatu zituzten Santa Izpiritu auzoko karrikak, baita Baiona Ttipikoak ere, Baionako suprefeturara iritsi ziren arte.

Han ikasle asanbladaren ordezkaria komunikatu bat irakurri zuen "herri bat aitzinean dutela erakutsi behar diegu, herri bat bere hizkuntza babesten" esanez. Segidan «aurten ere gertatuko da, frantsesez egitera behartuko gaituzte. Noiz arte onartuko dugu mespretxu hau?», galdezkatu zuen. "Ikasle batek euskaraz erantzundako Baxoa zuzendua izan zen. Hor frogatu zen, posible da, eta lortu arte borrokatzen jarraituko dugu", segitu zuen. Bukatzeko "nahiz ta baxoa frantsesez pasa ekaina bukaera honetan, eskubideak eskuratu arte segi dezagun borrokan" adierazi zuen eta "aski da errateko tenorea da!" oihukatu zuen. Aldarriari erantzunez, ikasleek  Baionako suprefetura komuneko paperez estali zuten. «Azterketak euskaraz» entzun zen ozen, txistu artean, frantziar Gobernuaren azpiegitura paper arrosez estali bitartean.

Brebeta azterketari dagokionez,  urteetako borrokaren ondoren, apiril honetan hedatu zuen frantziar Hezkuntza Ministerioak berria: 2024an osoki euskaraz egiten ahalko da. «Pozik gaude berriarekin eta ea baxoa ere lortzen dugun», luzatu zuen lizeoko ikasle batek. "Gure hizkuntza euskara da, txikitatik euskaraz egiten dugu, kurtso denak ere, eta azkerketa denbora frantsesez pasa behar dugu. Hori ez da bidezkoa guretzako, dena pasatu behar dugu frantsesera" deitoratu zuen baita ere.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal