lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/03/2014

Badator udaberria, badator gazte burutakzioa!

Ernai eta Aitzina
Aurkeztu berri dugu Aitzinarekin batera apirilaren 17tik 20ra bitarte egingo ditugun topaketak borroka tresnen inguruan. Ez duzu ba galduko?

Badator udaberria, badator gazte burutakzioa!

Burutakzio topaketak sistema kapitalista patriarkalaren kontra aritzeko bitartekoak eskaintzera datorren ekimena da. Gazteok gure egunerokotasunean gu geu izateko aukera nola ukatzen zaigun ikusten dugu, gazte, aske eta burujabe izateko aukera, eta zapalkuntza horren aurrean ezinbestekoa zaigu ahalduntzea. Helburu horiei begira prestatu ditugu Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak apirilaren 17tik 20ra bitarte egingo diren topaketak.

Nola egin aurre sistemari? da topaketa hauen mamia laburbiltzen duen galdera, izan ere, borroka praktiken inguruko formazio teoriko zein praktikoa jasotzeko aukera izango dugu hiru egunetan zehar. Baina dena ez da eztabaida eta formakuntza izango eta horregatik gazte burutakzion eskaintza kultural zabala egoteko apustua ere egin dugu. Beraz, esan dezakegu herritik herriarentzat eta gazteok gazteontzat sortutako ekimena izango dela osotasunean; bai eskaintza kulturalari dagokionean eta baita lan saioei dagokionean ere.

Sinesten dugu gazte mugimenduaren irudimena eta jarduna dela sistemaren kontrako ekintzarik indartsuena eta hori era kolektibo batean lantzeko aukera eskainiko digu ekimenak ondoko edukien gainean:

Desobedientzia

Sistemak lege injustuen bidez lotzen gaitu, eta berauek gainditzea ezinbestekoa zaigu askatasunaren alde gauden gazte guztiontzat. Baina zein arrisku ditu honek? Zeintzuk dira bide honen indargune eta ahulguneak? Honen gainean eztabaidatzeko aukera izango dugu saio honetan.

Desnormalizazio tailerra

Dena normala da; dena izan behar den bezalakoa da… Nola apurtu eguneroko patxada merkea ekimen zuzenen bidez?

Komunikazio Gerrila

Ohiko komunikazio sistemak askotan balio hegemonikoetara eramaten gaituzte, eta batzuetan ezinbestekoa da ohiko gramatika kulturaletatik askatu eta irudimenezko molde berriak asmatzea. Mezuaz gain, euskarri berriak pentsatzea. Inpaktua eta sorpresa bilatzea, hausnartzeko tartea zabalduz.

Sormen tailerra

Klase jendarte honek, telebista eta interneten diktadurek gure irudimena ito eta sortzaile izateko ahalmenak ukatzen dizkigu. Ahalduntze ariketa bat izango da beraz, pertsona oro sortzaile garela aldarrikatzeko eta barruan gordeta dugun irudimena sorkuntza bilakatzeko.

Kanpo Proiekzioa

Ekintzak egiten ditugu, dinamika ezberdinak, mila irakurketa… baina ez gara gazteengana iristen! Nola gainditu amildegi horiek?Nola erabili ditugun bitartekoak? Eta nola utzi betikoa erabiltzeari?

Taldeen Mikropolitika

Sistemari aurre egiteko kolektiboan antolatu behar gara. Baina hor ere ideologia dominatzailearen erreproduktore bilakatzen gara. Nola ekidin taldeetan botere harreman zapaltzaileak, genero zapalketak? Nola bermatu kidegoaren zaintza? Militantzia eredu integral eta askatzaileak garatzerik badugu?

Topaketen sarrerak hurrengo astetik aurrera jarriko dira salgai herrietako ohiko tokietan. Sarrera bakoitza 20 eurotan eskuratu ahal izango da eta honen barruan sartzen dira: hiru gosari, bazkari bi, lotarako lekua, dutxatzeko aukera eta udaberriko ekimenaz gozatzeko aukera paregabea. Afaria zein edaria eskainiko duten txosnak ere egongo dira.

Topaketen gaineko informazio zehatza eskainiko dugu www.burutakzio.cc -n. Bertan jakinaraziko dugu epe laburrean topaketetako egitaraua eta baita zein tokitan izango den ere.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal