lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/05/2026

Ikasbidea ikastolako zenbait ikaslek sexu abusuak salatu dituzte ikasbidaian

Anakoz Amenabar
Biktima diren adingabeen arabera, beste bidaiari batzuek alkohola eta drogak eman zizkieten, eta, konortea galduta, ukituak egin zizkieten.

Ikasbidea ikastolako zenbait ikaslek sexu erasoak salatu dituzte ikasturte amaierako bidaian, Mediterraneoan egin duten itsas bidaia batean. Biktima diren adingabeen arabera, beste bidaiari batzuek alkohola eta drogak eman zizkieten, eta, konortea galduta, ukituak egin zizkieten. Salaketa hauen ostean, Ertzaintzak eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Orain arte, hamar salaketa ofizial bideratu dituzte Ertzaintza eta Guardia Zibilaren aurrean. Eta dagoeneko zortzi gizonezko identifikatu dituzte susmagarri gisa, 18 eta 39 urte artekoak. Polizia iturrien arabera, gizon horiek ez zuten aldez aurreko harremanik ikasleekin bidaia hasi aurretik. Agintariak ikertzen ari dira gizon horiek substantziaren bat bota ote zuten ikasleen edarietan, eta horretarako ezinbestekoa izango da ospitalean egindako analisi toxikologikoen emaitzak jasotzea.

Adingabeek bidaiaren arduradunei berehala eman zieten erasoen berri, eta horri esker, ustezko egile batzuk itsasontzian bertan identifikatu ahal izan zituzten. Bartzelonan hasi eta amaitu zen itsas bidaia, eta hara iristean biktimak ospitalera eraman zituzten azterketak egiteko. Ikerketarekin jarraitzeko, Ertzaintzak segurtasun kameren irudiak eskatu dizkio itsasontziaren enpresa jabearen arduradunei.

Ikasbidea ikastolako zenbait ikaslek sexu abusuak salatu dituzte ikasbidaian - Gasteiz - Alea.eus

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal