lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/05/2026

Oskar Barreras euskal preso politikoa isolamenduan dago Basauriko espetxean

La Haine - Euskal Herria
Ziega partekatzeari uko egiteagatik isolamendu modulura eraman dute. Hori gutxi balitz, ziega partekatzerik ez badu onartzen Zaballara lekualdatuko dutela egin diote mehatxu.

Oskar Barreras euskal preso politikoa Basauriko espetxeko isolamendu modulura eraman dute, ziega partekatzeari uko egiteagatik. Hori gutxi balitz, ziega partekatzerik ez badu onartzen Zaballara lekualdatuko dutela egin diote mehatxu. Euskal preso politikoak 29 urte eman ditu espetxean, eta datorren urtean aterako da aske, ezarritako zigorra osorik bete ondoren. Azken urteotan, hirutan ezarri diote isolamendu-erregimena: 2025ko martxoan, adibidez, kartzelazain batekin izandako ustezko eztabaida hartu zuten aitzakiatzat bera bakartzeko. Berez zabalik egon beharko lukeen ate bat itxita zegoela esan zion Barrerasek funtzionarioari, eta horregatik zigortu zuten. Hainbat pertsona salatu dutenez, azkenaldian Basauriko espetxeko baldintzak negargarriak dira, preso gehiegi dago eta jipoiak ere areagotu egin dira.

Hau ez da izan euskal preso politiko batek aste honetan pairatu duen eraso bakarra, Iñaki Bilbao "Txikito" ere isolamendu modulura eraman baitute. Bere ziegako leihoan zintzilik zeuzkan ikurriña eta Kubako bandera kentzeko agindua eman zioten, ukatu egin zen eta isolamendura eraman zuten. Hori dela eta, euskal preso politikoa gose eta egarri greba abiatu du independentzia eta sozialismoaren alde.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal