Baldintzapeko askatasunean geratu da Juan Manuel Inziarte Gallardo euskal preso politikoa

Juan Manuel Inziarte Gallardo euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. Inziartek 70 urte ditu, eta ia 17 urte zeramatzan preso. Gainera, gatibu zegoenean, iktusa izan zuen.
2023ko martxoan gradu erregresio bat ezarri zioten Oreretako preso politikoari. Garai hartan, hirugarren gradua jartzearen alde egin zuen Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak. Hala ere, Fiskaltzak helegitea jarri zion erabaki horri, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ontzat eman zuen helegite hori. Martxoan bertan, espetxera itzuli behar izan zuen euskal presoak.
2024ko urrian 3.gradua ezarri zioten eta geroztik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.







