Behargin bat hil da Laudion


Gaur, goizeko 08:30 aldera, langile bat hilda aurkitu dute Laudioko (Araba) Bebidas Serrano lantegian. Langilea lurrean etzanda topatu dute, korderik gabe eta suspertzen saiatu badira ere, ezin izan dute bizia salbatu. Lehen zantzuen arabera, lan istripu ez-traumatikoa izan du beharginak (adibidez, bihotzekoak jota).
Bestetik, 62 urteko gizon bat larri zauritu zen Arangurenen, hondakinak tratatzeko zentro batean lanean ari zela izandako istripuan. Ikertzen ari diren arrazoiak direla eta, orga jasotzaile batek langilea harrapatu zuen, eta horrek hankan zauri sakona eragin zion. Langilea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (Iruñea) eraman zuten anbulantzian, eta larri dagoela ospitaleratu zuten.