lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/04/2024

Berangoko Otxantegi Herri Lurren bigarren desalojo saiakera izango dute apirilaren 18an

Ainara Rodil Jaime
Lehenengo desalojo saiakerari aurre egitea lortu zuten jasotako babesari esker, eta oraingoan berriz ere deialdia egin dute jendea hurbil dadin goizeko 8:30etan

Orain dela ia hiru hilabete (azaroaren 23an) Berangoko Otxandategi dorretxearen inguruan okupatutako landa-eremuaren lehenengo desalojo saiakerari aurre egitea lortu zuten bertaratu ziren lagunen babesari esker. “Egun hartakoa ez zen behin-betiko garaipena izan”, adierazi dute Otxantegiko lagunek, eta gaineratu "jakin badakigu hurrengo saiakerari indar handiagoz erantzun beharko diogula, izan ere, eurak ere prestatuago etorriko baitira, baliabide gehiagorekin”.

Desalojatzeko lehen saiakera horren ostean, apirilaren 18an izango dute arrisku hori ate joka. Horregatik, “elkartasuna” eskatu dute berriz ere desalojoa bertan behera gera dadin eta espazioaz gozatzen eta berau zaintzen jarrai dezaten. Deialdia egin dute jendea hurbil dadin goizeko 8:30ean antolatutako gosari herrikoira.

Horren aurretik ordea proiektuaren bigarren urteurren festa antolatu dute apirilaren 13an eta egun osoko egitarau bat osatu dute:

argia.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal