lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/02/2026

Berriobeitiko rokodromoan lanean ari zen behargin bat hil da

La Haine - Euskal Herria
Behargina mantentze-lanak egiten ari zen pabiloiko teilatuan, baina erori eta bertan zendu da.

51 urteko langile bat hil zen astearte goizean Rocopolis rokodromoan izandako lan istripu batean. Ezbeharra 10:15ak aldera gertatu zen, Berriobeitiko(Nafarroa) Bideberri industrialdean dagoen instalazioan. Antza denez, atarrabiarra zen behargina mantentze-lanak egiten ari zen pabiloiko teilatuan, estalkia hautsi zenean. Ondorioz, altueratik erori eta bertan galdu zuen bizia.

Istripuaren berri jasotakoan, anbulantzia bat bertaratu zen tokira, baina osasun langileek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko. Foruzaingoko agenteek ere esku hartu zuten, eta haien esku geratu da gertatutakoa argitzeko ikerketa. Rokodromoa 2003an ireki zuten, eta urteotan hainbat handitze eta egokitzapen egin dizkiote, horma altuagoak eta zailtasun maila ezberdinetako ibilbideak gehituz.

Sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako zortzigarren pertsona da Berriobeitiko langilea. LAB sindikatuak nabarmendu duenez, Nafarroan altueratik erorita hildako langileen kopurua kezkagarria da: 2024an lau izan ziren halako istripuetan bizia galdu zutenak.

Aste honetan bertan beste lan-istripu hilgarri bat ere izan da. Lantarongo(Araba) piroteknia enpresa batean izandako leherketa batean langile bat hil zen eta beste bat larri zauritu.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal