lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/01/2025

Berriozarko bizilagun bat etxe kaleratze arriskuan dago

Maialen Huarte Arano
Santander Bankuak hipoteka handitu dio eta ordaindu ezinik gelditu da. Are, kreditu-pertsonal bat ere sinatu arazi zioten eta bere egoera okertu baino ez du egin.

UCI kreditu-erakundeak Santander Bankuaren bitartez eskaini zion 2006an Fred izeneko bizilagunari 179.000 euroko hipoteka etxebizitza bat erosi ahal izateko. Garai hartan 600 euro ordaintzen zituen hilabetero bankuak utzitakoa itzultzeko. Urtetik urtera, baina, hilean ordaintzen zuen zenbatekoa handitu egin zion eta 1.050 euro ordaintzera iritsi da. "Ezin dut dirutza hori ordaindu. Gure etxean sartzen den diru bakarra nik dakart eta seme-alabak eta emaztea ditut", azaldu zuen Fred berak atzo Berriozarko Hipotekek Kalteturoiko Plataformarekin batera egindako elkarretaratzean.

Etxerik gabe ez dezatela utzi eskatu dute. Santander Bankuarekin negoziatu nahi dute, baina borondaterik ez dute erakutsi. Hilabetero ordaintzen zuena hipotekagatik gero eta gehiago zela ikusirik, negoziatzera joan zen Fred bankuarekin: "Engainatu egin zuten eta kreditu-pertsonal bat sinatu zuen. 20.000 euroko zorra gehitu zitzaion dagoeneko bazuenari"; azaldu du Jesus Hernandez Berriozarko Hipotekek KanEpaitegietan dago gaia, etxebizitza enkantean jartzeko datarekin: "Prezio eskuragarrian alokairuzko etxea eskatzen ari gara", eskatu du Fredek. Mobilizatzen segituko dute duina den erantzun bat lortu arte.

Berriozarko bizilagun bat zorrarekin eta etxerik gabe utzi dezaketela salatu du Hipotekek Kalteturiko Plataformak - Nafarroa - euskalerriairratia.eus

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal