lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/04/2026

Berriz espetxeratu dituzte Iparragirre eta Karasatorre euskal preso politikoak

La Haine - Euskal Herria
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota die baldintzapeko askatasuna eta 100.2 artikuluan aldaketak egin ditzatela eskatu du, zigorrak gehiegi "arintzen" dituela iritzita.

Joan den martxoan baldintzapeko askatasuna onartu zioten Soledad Iparragirre "Anboto" euskal preso politikoari, espetxe araudiaren 100.2 artikulua aplikatuta. Hori dela eta, preso politikoa Martuteneko(Gipuzkoa) espetxetik atera ahal izan da astelehenetik ostiralera, baina lo egitera itzuli izan du. Hala ere, hilabete baino ez du egin Martutenetik kanpo: Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ukatu egin dio bigarren gradu "malgua", eta haren espetxealdia agindu du. Are gehiago, gradu berezi hori baimentzen duen 100.2 artikuluan aldaketa batzuk egin ditzatela eskatu du, zigorrak gehiegi "arintzen" dituela iritzita. Epaileak onartu du kondenaren hiru laurdenak betetzeko datak nahiko hurbil daudela, 2027ko martxoan, baina azpimarratu du "bere behin betiko lizentziamendua ez dela 2034ko irailera arte beteko".

Soledad Iparragirre “Anboto” ETAko buruzagi historikoetako bat izan zen. 2004ko urrian atxilotu zuten Salies-de-Béarn(Frantzia) herrian, Mikel Albisurekin batera. Frantzian epaitu eta 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Geroago, 2019an, espainiako estatura estraditatu zuten hainbat ekintza harmatuen harira epaitua izateko. Epaiketa desberdinetan kondena ugari jaso ditu, eta guztira, 793 urteko kartzela zigorra ezarri diote.

Iparragirreren espetxealdia agintzearekin batera, Juan Ramon Karasatorre euskal preso politikoaren askatasuna ukatu du, eta hura ere kartzelatu dezaten agindu. 30 urteko espetxe zigorra betetzen ari den Karasatorreren kasuan, epaileak dio Eusko Jaurlaritzaren ebazpenarekin batera ez datorrela exekuzio planik, 100.2ak eskatzen duen moduan. Aurtengo urtarriletik baldintzapeko askatasunean zegoen.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal