lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/02/2024

Beste emakume bat atxilotu dute terrorismoa goratzea leporatuta

La Haine - Euskal Herria
Bi dira egun hauetan Espainako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotutako emakumeak eta UPN-k aurkeztutako salaketa baten harira atxilotu dituzte biak.

Gaur jakinarazi dutenez bigarren pertsona bat izan zen atxilotua eta inkomunikatua astearte honetan, Iturmendin heman zen atxiloketarekin batera (Emakume bat atxilotu dute Iturmendin, terrorismoa goratzea leporatuta (lahaine.org)

Joaquin Gadea Espainako Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu asteazken honetan Nafarroan atxilotutako bi pertsona, sare sozialetan argitaratutako hainbat mezurengatik terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea egotzita. Magistratuak aldioro epaitegian agertzeko betebeharra ezarri die bi atxilotuei, Fiskaltzak neurririk eskatu ez duen agerraldi baten ondoren.

Atxilotuek deklaratzeari uko egin diote, eta UPN-k aurkeztutako salaketa baten ondorioz ikertuta daude, ETA erakundearen aldeko mezuak publikatzeari lotuta.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal