lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/02/2024

Emakume bat atxilotu dute Iturmendin, terrorismoa goratzea leporatuta

La Haine - Euskal Herria
Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuten atzo, han deklaratzeko.

Atzo goizean 63 urteko emakume bat atxilotu eta inkomunikatu zuten Iturmendin(Nafarroa). Senideak jakinarazi dutenez telefono dei bat jaso zuen alabak, eta adierazi zieten haien ama atxilotu zutela. Hala ere, ez zieten eman bestelako informaziorik, ez nork egin zuen atxiloketa, ez zergatik eta ez non zegoen. Azkenean, arratsean, amak berak hamabost bat segundo iraun zuen telefono deia egin zien alabei, eta jakinarazi zien atxilotuta zegoela eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Madrilera eramango zutela. Antza denez, “terrorismoa goratzea” leporatzen diote eta baliteke atxiloketaren arrazoia sare sozialetan egindako iruzkinen bat izatea. Hala ere, senideek hori baieztatu gabe dute oraindik. Gaur arratsaldean jakinarazi dutenez, aske geratu da atxilotutako emakumea.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal