Bi etxegabetze eman dira Bilbon
Pasaden ostegunean, ekainak 13, La Caixak 6 pertsona etxegabetu zituen San Frantzisko auzoan. AZET Etxebizitza Sindikatua eman zuen etxegabetzearen berri eta sindikatuak salatu zuenez instituzio publikoen babes osoarekin eman zen. Honen aurrean, ekainaren 20an, asanblada egingo dute Corazon de Maria plazan, eta ostean elkarretaratzea.
Hurrengo egunean, poliziak etxegabetze bat burutu zuen Ibarrekolanda auzoan. Duela hilabete batzuk Desokupako kideak gazteak desalojatzen saiatu ziren, eta ez zutenez lortu desalojoa aurrera eramatea, ostiralean, polizia agertu zitzaien etxegabetze agindu batekin.AZET etxebizitza sindikatuak salatu duenez irregulartasunez betetako prozesu judizial baten ostean lortu zuten agindua.