lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/11/2010

Bi gazte epailearen aurrean pasa dira españa 2000 plataformaren aurka ekimenak antolatzeagatik

Apurtu.org
[Euskara] Irainak eta kalumniak botatzea leporatu zien eskuineko alderdiaren buruak Nafarroan

Agoizko epaitegiaren aurrean Zangotzako bi gazte hauekin elkartasunez kontzentrazio bat burutu da

Zangozako gazte bi epailearen aurrean pasa dira gaur, España2000 plataforma ultraeskuindarri "irainak eta kalumniak" egiteaz akusaturik. Auzi hau 2009an hasi zen plataforma faxista horrek Zangotza herrian egoitza bat ireki nahi zuenean. Bertakoa da Nafarroan ultraeskuindarrek duten arduraduna, eta herri honetan nahiz eta bozka bakar bat izan, alderdi faxista honek egoitza ireki nahi zuen. Bera izan zen salaketa aurkeztu zuena bi gazte hauen aurka. Bati leporatzen diote alderdiaren egoitzaren irekieraren aurkako batzar bat antolatzea, eta besteari deialdia interneten bidez zabaltzea.

Herria, egoitzaren aurka
España 2000 alderdi faxistak Zangotzan egoitza berri bat irekiko zuela argitaratu zuen bere web orrian. Honek herritarren beldura eta desadostasuna sortu zuen, eta faxismoaren aurkako ekimenak burutzen hasi ziren. Horietako bat herri batzar bat izan zen, eta hori antolatzeagatik Zangotzako bi gazte auziperatu zituzten. Gaur epailearen aurrean pasa dira, eta hurrengo egunetan jakingo da auzia aurrera doan ala ez.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal