Bi gizonek eraso homofoboa pairatu dute Bilbon
![](https://www.lahaine.org/b2-img25/thumb_340_bascos.jpg)
![](https://www.lahaine.org/skins/asevo/img/espaciador625.gif)
Bilbon eraso homofoboa jasan zutela salatu dute bi gizonek Ertzaintzaren aurrean. Erasoa Goienkale kalean, Bilboko Zazpikaleetan, jazo zen, ostiral gauean. Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituen, eta irain homofoboak egin. Biak Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zituzten, aurpegian jasandako kolpeengatik.
Biktimak azaldu dutenez, Goienkalen kartelak jartzen aritu ziren, eta handik gutxira estalita ikusi zituztela-eta, lekura bueltatu zirenean lau bat gaztek eraso egin zieten. Horietako batek kristalezko edalontzi bat jaurti zion aurpegira. Salaketa eraso fisikoagatik aurkeztu zuten biek ala biek.