lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 31/10/2025

Bi langile hil dira Euskal Herrian lan istripuetan

La Haine - Euskal Herria
Batetik, joan den asteazkenean trenak harrapatu zuen furgoneta bateko banatzailea hil egin da Zallan. Bestetik, mozketa-lanak egiten ari zen egurgile bat hil da Iturmendin.

62 urteko langile bat hil zen atzo arratsaldean Iturmendin(Nafarroa). Lan istripua Iturmendi udalerriko Maugiaburu inguruan gertatu da, adar bat egurgilearen gainera erori denean, mozketa-lanak egiten ari zela. Ezbeharraren ondorioz politraumatismoak jasan dituen gizonezkoa egonkortzea lortu zuten larrialdi zerbitzuek, baina helikoptero medikalizatu batean Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eramaten ari zirela hil egin zen.

Bestalde, hil egin da aldirietako tren batek atzo Zallan (Bizkaia) harrapaturiko furgonetako gidaria. Hildakoa Amazonek paketeria banatzeko azpikontratatutako Gruso enpresako langilea zen. Istripua asteazken arratsaldeko 15:30ak aldera jaso zen, eta lekukoek azaldu dute trenaren gidariak klaxonari hainbatetan eragin arren banaketa ibilgailuko gidaria ez zela ohartu. Kolpea oso bortitza izan zen, eta furgonetak trenbidea mugatzen duen harresia eraitsi zuen. Larrialdi zerbitzuak berehala iritsi ziren, eta gidaria helikopteroz eraman zuten, baina ezin izan zuten suspertu. Sindikatuaren arabera, aurten Hego Euskal Herrian lanean ari zela hildako hamalaugarren garraiolaria da.

Aurten, gutxienez 60 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal