lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/03/2026

Bi langile hil dira lan-istripuz Araban

La Haine - Euskal Herria
Urtea hasi zenetik, gutxienez 14 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

Aste honetan, gutxienez bi langilek galdu zuten bizia Euskal Herrian lan-istripuz; Goianen(Araba) eta Gasteizen(Araba), hain zuzen ere. Atzo izan zen Legutioko Goiaingo lan-heriotza: Bertako enpresa batean zerrautsa kargatzen ari zela gertatu zen istripua. Une honetan, Ertzaintza eta Osalan zer gertatu den eta ezbeharra zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Lan istripua arratsaldeko 20:00etan jazo zen eta berehala joan ziren bertara Gasteizko eta Langraiz Okako suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantziak, horien artean ZIU mugikor bat. Baina ezin izan zuten ezer egin. Gizona berehala hil zen istripua izan duen leku berean. 

41 urteko gizona garraiolaria zen eta Legutioko Olatek enpresan (Egoin taldekoa) zamatze lanetan ari zen. Olatek enpresako langileek 24 orduko lanuztea hasi zuten atzo gauean, eta gaur lantegiaren aurrean bildu dira, istripua salatzeko eta lankidea gogorarazteko.

Beste lan-heriotza bat, Gasteizen oraingoan

Bestalde, Goiainen hildako lagunaz gainera, LAB sindikatuak jakinarazi du BARCO MOTOR S.A. enpresako 58 urteko garraiolaria ere istripu ez traumatiko baten ondorioz hil dela. Istripua hilaren 19an gertatu zen, langilea bere kamioian zegoela, baina atzo hil zen behargina

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal