lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/11/2024

Bi militante atxilotu dituzte Baionan

Berria/La Haine
Dirudienez, Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak salmenta espekulatibo bat salatzeko urtarrilean Hazparneko Puyo agentzian egin zuten ekintza bat izan liteke atxiloketen jatorria.

Frantziako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu goiz honetan Baionan. Ez da jakina zehazki zer leporatzen dieten, baina Berria egunkariaren arabera, Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak salmenta espekulatibo bat salatzeko urtarrilean Hazparneko Puyo agentzian egin zuen ekintza bat izan liteke jatorria. Izan ere, agentziako arduradunak salaketa jarri zuen aire girotuko sistemaren kontrolagailua desagertu zelako. Ekintza horretan Arberoako kolektiboko 35 bat kide Puyo Immobilier agentziaren egoitzara sartu ziren, langileei eta jabeei adierazteko kexu zirela Etxexuriaren salmentaren harira. Erakusgai ezarri zituzten «Espekulazioa Stop», «Etxexuria, 2017: 250.000 €, 2023: 1.600.000», eta «Herrian bizi nahi, eta ezin...» mezuekin. Bulegoaren erakusleihoan agerian ziren iragarkiak estalki zituzten, beste batzuk kendu, eta «Puyo Immobilier salgai» panelekin ordezkatu zituzten.

Ostia sareak eta Arberoa eta Etxebizitza kolektiboak "poliziaren larderia metodo horiek" salatu dituzte. "Militanteen eta Euskal Herrian gure bizi-baldintzekin kezkatuak diren pertsonen errepresioa berehala gelditu behar da", adierazi dute. Baionako prokuradoreak ez du atxiloketa baieztatu, eta ez du zehaztasunik eman oraingoz.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal