lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/04/2014

Bigarren egunez ere buruari eragin eta akziora!

Topatu.info
Altsasun batutako 1.200 gazte inguruk gogotsu ekin diote bigarren egunari.

Altsasun batutako 1.200 gazte inguruk gogotsu ekin diote bigarren egunari. Eguzkia irten berritan dutxatu eta gosaldu ostean eman diote hasiera gazteek goizeko tailerrei. Arratsalderako ere egitarau oparoa dago; klown tailerra, olinpiadak, hackergintza, mikro politikarekin lotutako tailer desberdinak, antzerki tailerra, poteoa joaldunekin, transmedia, desobedientziarekin inguruko hitzaldia etab. Gauean ere hainbat kontzertu izango dira herriko kaleak alaitzen; Burugogorren bertsio gaua, Kolpatu, Zurraia, Tajon Prieto y los Kuajalotes, 3 gabe 2 etab. Atzo goizean goiz heldu ziren gazteak igandera arte buruari eragin eta akziora jauzi egiteko. Sistema irauli asmoz, elkarrengandik ikasi eta lanketa teorikoa praktikara eramango dute. Heldu eta batera kanpinak muntatu eta harrera ekitaldiak eman zion hasiera bi eguneko jardunari; Nafarroako Gobernuak jarritako oztopoak medio egun bat beranduago hasi ziren topaketak, egitaraua ahal izan duten bezala estutuz. Goizean taldeetan bilduta egon ostean, arratsaldean tailer praktiko anitz izan ziren Altsasu osoan zehar; identifikazioa eta identitate faltsuak, hackergintza, mobiliario urbanoa, eskalada, mintza eta ekintza (Ander Lipus), natura eta sormena (GaraiON), auzolana (Nekane Jurado), botere harremanak nola kudeatu, parte hartzearen inguruko eztabaidak etab.
 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal