lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/11/2010

Borroka espetxeetan: Lau euskal preso politiko gose greban aurkitzen dira

Apurtu.org
Jon Gonzalez eta Mikel Almandoz euskal preso politikoek Azaroaren 16an Tarasconen hasitako gose grebarekin jarraitzen dute.

Jon Gonzalez eta Mikel Almandoz euskal preso politikoek Azaroaren 16an Tarasconen hasitako gose grebarekin jarraitzen dute. Komunikaziorako dituzten zailtasunekin amaitzeko eskaera argiak egin dizkiote espetxeari baina espetxeak bere horretan jarraitzen du itxita eta bi euskal preso politikoek gose grebarekin jarraitzen dute. Bestalde, Patxi Segurolak eta Arantxa Zubietak gose greban jarraitzen dute bakartzearen aurka

Hauek dira Mikel Almandoz nafarrak eta bere kidea den Jon Gonzalez-ek egiten dituzten aldarrikapen argiak:
- Senideek bisitetarako 1800 km egin behar dituztela ikusita, astero bisita bikoitzak izatea aldarrikatzen dute, eta ez bost astean behin. Bisita bikoitzak bi ordukoak lirateke.
- Beste espetxe batzuetan bezala umeekin bisita bereziak izateko aukera aldarrikatzen dute.
- Espetxearen aldetik Kolektiboaren errekonozimendua ematea eskatzen dute, eta beraz Kolektiboaren dinamika arazorik gabe aurrera eramateko eskubidea aldarrikatzen dute.
- Espetxearen aldetik bisita baimen berrien onarpena eskatzen dute.

Patxi Segurolak gose greban jarraitzen du bakartzearen aurka
Patxi Segurola usurbildarra 1999ko irailaren 30ean atxilotu zuten Frantziako Poliziak eta geroztik Paris inguruko espetxeetan preso izan dute, sakabanatua, besteak beste La Santen, Fleuryn, Fresnesen eta Poissyn. 15 urteko espetxe zigorra ezarri zioten bere aurkako epaiketan, eta erredentzioak kontuan izanda hil honen 30ean amaituko litzaioke Frantziako estatuan bete beharreko zigorra. Frantziako epaitegiek bere aurkako bi estradizio eskaera ukatu dituzte eta ondorioz ezingo lukete Espainiako Estatura kanporatu, horrelako kasuetan jendea konfinatu egiten dute normalean. Baina ez da fio Frantziak hartuko duen jarreraz eta kanporatua izatearen aurka gose greban hastea erabaki du.??Kanporatua izango balitz Espainiako poliziek atxilotu eta inkomunikatu lezakete, honek suposatzen duen tortura arriskuarekin. Honen aurrean, kanporaketaren aurka eta Euskal Herrian libre eta inolako arriskurik gabe bizitzeko duen eskubidea aldarrikatuz gose grebari ekin zion Patxik azaroaren 8an.
Larunbatean herriko talde, eragile, alderdi eta herritarrekin 12 orduko elkarretaratzea burutuko da.

Arantza Zuluetak bakartzearen aurka gose greban jarraitzen du:
Larunbatean manifestazioa burutuko da Bilbon Arantzarekiko elkartasunez eta espetxe politika anker hau amaitu dadila aldarrikatuz.
Arantza Zuluetak pasa den astelehenean ekin zion gose grebari bizi duen muturreko bakartzearekin amaitzeko aldarrikatuz. Bere egoerak bere horretan jarraitzen du eta Arantzak gose grebarekin aurrera dirau.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal