lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/08/2020

Borrokak ez du etenik: elkartasuna, Sastraka, Uruguai

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

SASTRAKA gaztetxearen aurka eginiko erasoa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik, SASTRAKA gaztetxearen aurka eginiko erasoa salatu eta baita gaztetxeko kideei gure elkartasuna luzatu nahi diegu. Sutea nahita piztu dela esateko froga irmoak dituztela esan dute gaztetxeko kideek.

Halaber, gertatutakoan okupazioa kriminalizatzeko sortu duten kanpainak eragina eduki dezakeela gaineratu dute, gertatutakoaren bertsio garbi bat eman ahal izateko oraindik goiz bada ere. Edozein kasutan kokildu ez eta aurrera jarraitzeko asmoa adierazi dute SASTRAKA gaztetxeko kideek.

Bestetik, gogoratzea, gaur duela 26 urte Josu Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez (euskal errefuxiatu politikoak) Montevideoko (Uruguai) Filtroko ospitalean gose greban zeuden Espainiak Uruguairi eskaturiko estradizioaren aurka. Estradizio gauzatzeko egunean milaka uruguaitar eskudo gisa jarri ziren ospitalearen aurrean, estradizio bera ekiditeko asmotan.

Horren aurrean, indar errepresiboek egin zuten sarraskia izugarrizkoa izan zen: bi hildako, Morroni eta Facal; hogeitik gorako balaz zaurituak eta ehundaka uruguaitar zauri ezberdinekin. Gure esker on tamainako elkartasun ekintzagatik.


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (2020-08-25)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal