Bridgestoneko langileek manifestazioa egingo dute bihar Basaurin


Bridgestoneko langileek greba hasiko dute bihar Basauriko 355 kaleratzeak salatzeko. Apirilaren 8an, 11n eta 15ean egingo dute greba Basaurin. Kantabriako Puente de San Miguel fabrikan ere hiru greba egun deitu dituzte: apirilaren 8an, 10ean eta 15ean. Guztira, 831 behargin ari dira lanean Basauriko fabrika horretan, eta, hortaz, langileen % 40ri eragingo lioke neurriak. Hiru greba egunak "zuzendaritzak bere jarrera birplanteatzeko eta atzo aurkeztutako proposamena bertan behera uzteko nahikoa" izango direla uste dute beharginen ordezkariek. "Horrela ez bada, gure jarrera gogortu beharko dugu", ohartarazi dute.
Grebaren lehen egunean manifestazio bat egingo dute herriko bide nagusiak zeharkatuz. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da lantegiaren sarreratik.