Nacionales E.Herria :: 12/02/2014
#Brigadak14 aurkeztu zituzten larunbatean Iruñerrian
Pasa den larunbatean, otsailaren 8an, Iruñerriko Egun Internazionalista ospatu genuen Iruñerriko Gazte Mugimenduaren lokalean

Pasa den larunbatean, otsailaren 8an, Iruñerriko Egun Internazionalista ospatu genuen Iruñerriko Gazte Mugimenduaren lokalean, alde zaharrean kokatzen den Kalekalde lokalean.
Goizeko 11etan brigaden aurkezpena egin zen, eta honetarako zenbait brigadistaren laguntza izan genuen, Venezuelan, Bolivian, Saharan, Palestinan... egondakoak. Bakoitzak bere bizipenak kontatu zituen. 20 lagun inguru bertaratu ziren haien esperientziak entzutera, dudak galdetzera eta internazionalismoa zer den esperientzia desberdinetatik ikastera.







