BSHk Eskirotzeko lantokia itxiko du ekainaren 16an


BSHk astelehen honetan iragarri du Ezkirozko lantegia itxi egingo duela. BSHren nazioarteko zuzendaritzak bilera deitua zuen gaurko Nafarroako Gobernuarekin eta Industria Ministerioarekin, bere erabakiaren berri emateko, eta hitzorduan jakinarazi die ez duela luzatuko kaleratze kolektiborako epea, langileen eta Gobernuaren deiari entzungor eginez. Ekainaren 16an itxiko ditu ateak etxetresna fabrikatzaileak, Nafarroako lantegi handienetako batek. Datorren astean hasiko dira 665 pertsona kalean utziko dituen enplegu-erregulazioko espedientea negoziatzen.
Horregatik, goizean goizetik protestan dira Eskirozko langileak, lantokiaren sarrera moztu dute, barrikadak piztu eta eserialdia egin dute sarrera oztopatzeko. Foruzainak bertaratu eta tentsio uneak izan dira goizeko lehen orduetan, orain lasaitasuna nagusi bada ere. Egun osoan mantenduko dira protestan bertan.