lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/03/2025

Burlatako Gaztetxearen defentsan bi pertsona kateatu dira Udaletxean

Ahotsa/La Haine
Era berean, hauei babesa eta elkartasuna adierazteko, udaletxe plazan akanpatu dute hainbat gaztek.

Burlatako Gazte Asanbladako bi kideak Burlatako Udaletxean lotu zuten haien burua atzo goizean salatzeko “Gaztetxea berehalako desalojo arriskuan dagoela Burlatako Udalak ez duelako borondaterik akordio batera iristeko”. “Desalojoari aurre egin, Burlatako Gaztetxea defendatu!” zioen pankarta handi bat zintzilikatu zuten. Burlatako Gaztetxea Arga ibaiaren ertzean dago kokatuta, udal jabetzakoa den eraikin batean. Nogalera 2025 udal proiektuaren obren ondorioz, hemendik gutxira botako dute eraikina.

Burlatako Gazte Asanbladaren esanetan, “hasieratik egon dira prest proiektua ez oztopatzeko, baina urtebete daramate ezezkoak jasotzen nahiz eta hamaika alternatiba proposatu dituzten, eta baldintza ezberdinetara moldatzeko borondatea erakutsi duten”. Udal gobernua Zurekin- aldatuz, Geroa Bai eta EHBildu alderdiek osatzen dute, eta alkatetza azken horrena da. Asanbladak baieztetzen du “udala prest egon dela Asanbadako kideekin elkartzeko, baina ez duela inolako borondaterik erakutsi Burlatako gazte ugariren partaidetza biltzen duen proiektuaren beharrak asetzeko bideak bilatzeko”. Udalak eraikina martxoaren 15ean husteko eta Gaztetxearen giltzak entregatzeko eskatu zuen. Gazte Asanbladak, ordea, iragarri zuen “ez zuela espaziotik alde egingo ez bazegoen Gaztetxearen proiektuarekin aurrera egiteko gutxieneko bermerik”. Horregatik, Asanbladak “akordio batera iristeko azken saiakera” egin zuela adierazi du, eta Udalaren erantzunaren zain daude. Burlatako Gazte Asanbladak salatu du “Udalak ez duela borondaterik erakutsi”, eta gazteek eraikina husteko aginduari uko egiteko hautua hartu dute. Hortaz, goizeko ekintzaren bitartez “egoeraren berri eman eta Gaztetxearen alde indarrak batzeko deia egin dute”.

Arrtsaldeko 16:30ak aldera, kozentrazio bat egin zuten udaletxe aurrean eta errepide-mozketei ekin zieten inguruko kaleetan. Espainiako Polizia bidea mozten ari ziren gazteen aurka oldartu zen. Iluntzean, aldiz, kateatutako kideei elkartasuna adierazteko udaletxe plazan akanpatu zuten hainbat gaztek.

(Irudia:Ahotsa)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal