lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eN95

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

06/01/2015 :: Nacionales E.Herria

[Cast/Eusk] U-10: Cita ineludible en Bilbao

x LAB Sindikatua eta ELA Sindikatua
Porque es de justicia, el próximo 10 de enero, convocados por Sare, estaremos en Bilbao. Euskal presoak, etxera!

Castellano

El próximo 10 de enero, convocados por Sare, estaremos en Bilbao. Como responsables de los sindicatos ELA y LAB, llamamos a nuestra respectiva militancia, al mundo del trabajo y a la sociedad vasca en general, a participar en esa manifestación en contra de la dispersión de los presos y presas políticas vascas.


La dispersión es un drama humano, es una aberración jurídica y tiene un propósito político. Y por ello, nos parece importante y necesario mantener la tensión movilizadora para acabar con ella.

Drama humano: Desde hace 25 años los presos y las presas políticas vascas son sistemáticamente desterradas, dispersadas en los centros penitenciarios de España y Francia. Esta práctica atenta contra la más mínima consideración humanitaria, ya que aleja a la persona presa de su entorno físico, afectivo, familiar, militante, cultural...

Este drama humano se hace mucho más patente en el caso de las personas presas con enfermedades graves o incurables, donde medidas como la dispersión se convierten en un castigo añadido. Se dificultan así los tratamientos médicos que dichas personas requieren, lo que en algunos casos conlleva el deterioro de la salud con consecuencias irreversibles.

Ese castigo no solo afecta a la persona presa. Las personas allegadas y, sobre todo, las familias son igualmente víctimas de esa política. La lejanía les obliga a destinar enormes recursos de tiempo y económicos para poder satisfacer una aspiración y necesidad básica, fundamental, como es la de visitar a un amigo o familiar. Muchas personas, con ese objeto, ponen cada semana su vida en riesgo en las carreteras y dedican muchas horas de su vida a ese fin incluso en días laborables. A menudo lo hacen sin la seguridad plena de que acabarán viendo al familiar a pesar de haberse trasladado.

Aberración jurídica: La dispersión es una aberración jurídica, como importantes juristas no se cansan de repetir. La jurisprudencia establecida por el Tribunal Europeo de Derechos Humanos es contundente al respecto. La dispersión atenta contra el derecho a la intimidad tanto personal como familiar. Tampoco la dispersión encuentra base en la legislación penitenciaria española. En este sentido, resulta inaceptable la reciente intervención del presidente español Mariano Rajoy en el Senado defendiendo que es legal lo que hacen y que la dispersión es provechosa para el logro de la reinserción de la persona presa.

Las presiones ejercidas durante años por los distintos gobiernos españoles al poder judicial, así como la designación de magistrados por adscripción política, han estado detrás de la creación de jurisprudencias injustas y perversas, alguna de las cuales, años después, ha sido anulada por los tribunales europeos. Un Estado donde los derechos humanos tengan algún significado no debería mantener una política penitenciaria como la actual. Un sistema injusto como el que sufren las personas presas no debiera estar vigente un minuto más.

La dispersión tiene objetivo político: La práctica de la dispersión -como práctica excepcional que no se aplica al resto de reclusos- afirma lo que sus promotores pretenden negar: por un lado, el carácter político de los presos y las presas vascas, y, por otro, que esa práctica tiene en sí misma objetivos políticos.

Con esta política de venganza, sus promotores ejercen una contrapedagogía respecto de lo que debe ser un proceso de normalización política que culminará cuando, entre otras cosas, todas esas personas puedan estar en su país y en sus casas.

La dispersión busca además castigar y desmoralizar a las personas presas y a sus espacios políticos de referencia, y trata de impedir que nuevas agendas políticas puedan ganar centralidad en nuestro país. Es la razón fundamental por la que más de tres años después del cese definitivo de la acción armada el Estado se niega a revisar la política penitenciaria.

Por todo ello, ELA y LAB consideramos que es hora de derogar el Pacto Antiterrorista suscrito por PP y PSOE en el año 2000; acuerdo que ha disciplinado a las principales instituciones españolas, desde los poderes -legislativo, ejecutivo y judicial- hasta la mayoría de los medios de comunicación, la jerarquía de la iglesia católica o los dos principales sindicatos del estado, así como modificar las actuales políticas penitenciarias que vienen aplicando tanto el Gobierno español como el francés a los presos y presas políticas vascas.

Nos parece imprescindible la movilización social democrática a favor de los derechos de los presos y presas. Es otra manera de ir ganando la conciencia política necesaria también de quienes aún no han hecho suya esta reivindicación. Y es también un compromiso solidario con quienes injustamente padecen las consecuencias de esta práctica cruel, inhumana y ajena a derecho.

Porque es de justicia, el próximo 10 de enero, convocados por Sare, estaremos en Bilbao. Euskal presoak, etxera!

Euskera

Datorren urtarrilaren 10ean, Sarek deituta, Bilbon izango gara. ELA eta LAB sindikatuetako arduradun gisa, geure militantziari, lan munduari, eta euskal gizarteari oro har, dei egiten diegu euskal preso politikoen dispertsioaren kontrako manifestazio horretan parte har dezaten.


Dispertsioa giza drama da, aberrazio juridikoa, eta helburu politikoa du.
Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu dispertsioarekin amaitzeko mobilizazioaren indarrari eustea.

GIZA DRAMA. Duela 25 urte hasita, euskal preso politikoak sistematikoki erbesteratuak izan dira, Espainiako eta Frantziako espetxeetan dispertsatuak. Gutxieneko begiramen humanitario orori eraso egiten dio dispertsioak, preso den pertsona bere ingurune fisiko, afektibo, familiar, militante... eta kulturaletik urruntzen baitu.

Giza drama hau oraindik eta bistakoagoa egiten da gaixotasun larriak edota sendaezinak dituzten presoen kasuan, zeinetan dispertsioaren moduko neurriak zigor erantsi bihurtzen diren. Hala, pertsona horiek behar dituzten mediku tratamenduak oztopatu egiten dira, eta zenbait kasutan horrek kalte nabarmenak eragiten ditu osasunean, atzera bueltarik ez duten ondorioekin.

Zigorrak ez dio preso den pertsonari bakarrik eragiten. Hurbileko guztiak ere, batez ere familia, politika horren biktima dira.
Urruntasunak denbora eta baliabide ekonomiko ugari xahutzera behartzen ditu, oinarrizko eta funtsezko helburu eta behar bati erantzun ahal izateko, lagun edo senidea bisitatzea alegia. Pertsona askok, xede horrekin, astea joan, astea etorri, euren bizia arriskuan jartzen dute errepidean; egunerokoan, baita lanegunetan ere, ordu asko ematen dituzte helburu hori lortu ahal izateko. Askotan, gainera, bidaia eginda ere senidea ikusteko aukerarik izango duten ala ez erabateko ziurtasunik izan gabe.

ABERRAZIO JURIDIKOA. Legelari garrantzitsuek behin eta berriz dioten moduan, dispertsioa aberrazio juridikoa da. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ezarritako jurisprudentzia irmoa da zentzu horretan.
Dispertsioak intimitate pertsonal nahiz familiarrerako eskubidea urratzen du. Espainiako espetxe araudian bertan ere ez du oinarririk dispertsioak. Hori horrela, onartezina da Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko Presidenteak Senatuan egin berri duen interbentzioa, egiten dutena legezkoa dela esanez eta dispertsioa presoen gizarteratzea lortzeko onuragarria dela defendatuz.

Jurisprudentzia bidegabe eta zital horren sorreraren atzean Espainiako Gobernu ezberdinek botere judizialari urteetan egindako presioa dago, baita magistratuak adskripzio politikoaren arabera izendatu izana ere.
Epai horietako zenbait, urte batzuk geroago, baliogabetu egin dituzte Europako Auzitegiek. Giza eskubideei zentzuren bat aitortzen dien Estatu batek ez luke egungo espetxe politika mantentzerik. Presoei ezartzen zaien sistema bidegabea minutu bakar bat gehiago luzatzerik ez legoke.

DISPERTSIOAK HELBURU POLITIKOA DU. Dispertsioaren praktikak —gainerako presoei ezartzen ez zaien salbuespenezko praktika gisa- bultzatu dutenek ukatzen dutena baieztatzen du: alde batetik, euskal presoen izaera politikoa, eta bestetik, dispertsioaren praktikak bere baitan dituen helburu politikoak.

Mendeku politika honen sustatzaileak normalizazio politikorako prozesu batekiko kontrapedagogia egiten ari dira. Normalizazio politiko hori burutuko bada, besteak beste, pertsona guztiak euren herrian eta euren etxeetan egoteko aukera izan behar dute.

Esandakoaz gain, dispertsioak presoa eta bere erreferentzia politikoko espazioak zigortu eta etsiaraztea du helburu, eta gure herrian agenda politiko berriek zentralitatea irabazi ahal izatea eragotzi nahi du.
Hori da arrazoi nagusia, ekintza armatuaren behin betiko amaiera eman zenetik hiru urte baino gehiago pasatu direnean, Estatuak espetxe politika berraztertzeari uko egiten jarraitzeko.

Horregatik guztiagatik, ELAk eta LABek uste dugu ordua dela 2000ean PPk eta PSOEk sinatutako Paktu Antiterrorista indargabetzeko; Espainiako instituzio nagusiak diziplinatu dituen akordioa da, botereetatik —legegilea, betearazlea eta judiziala—hasi, eta komunikabide gehienetaraino, eliza katolikoaren hierarkiatik pasatuz, Estatuko bi sindikatu nagusietaraino. Ordua da Espainiako eta Frantziako gobernuek euskal preso politikoei ezartzen dieten espetxe politika aldatzeko.

Euskal Preso politikoen eskubideen defentsan mobilizazio sozial demokratikoa ezinbestekoa iruditzen zaigu. Oraindik aldarri hori bere egin ez dutenen kontzientzia politikoa irabazten joateko beste modu bat da. Eta bada elkartasunezko konpromiso bat ere, zuzenbidekoa ez den praktika krudel eta jasangaitz hau bidegabeki pairatzen duten guztiekiko.

Justiziazkoa delako, datorren urtarrilaren 10ean, Sarek deituta, Bilbon izango gara. Euskal presoak, etxera!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eN95

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal