lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/12/2012

Crónica del acto final del ayuno desobediente contra el TAV

Mugitu!Mugimendua
Ayer se celebró en Iruñea el acto final del ayuno desobediente contra el TAV que se ha desarrollado estas últimas tres semanas en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa

[Euskaraz]
AHTren aurkako baraualdi desobedientearen bukaera ekitaldia

Ostiralean, baraugileek eginiko sostengu deialdiari erantzunez, 10 bat lagunek baraua egin dute ostiraletik larunbatera. Bestaldetik, Baionan Bizi! Mugimenduak deiturik, 15 lagunek egun bateko baraua egin dute Hegoaldeko baraugileekiko elkartasuna adierazteko. Atzo, eguerdiko 12etan Iruñeko San Frantzisko plazan burutu da Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 3 astez luzatu den AHTren aurkako bararaualdiaren bukaera ekitaldia. 0º C-tik gertuko tenperaturari aurre eginez, 100 pertsona bildu dira baraugileei sostengua emateko. Barañaingo Harizti taldearen dantzak zabaldu du ekitaldia. Ondoren, Grislanda Marginaren hitzaldia hasi da, Yolanda Barcina eta bere gobernukideen politika parodiatuz. Segituan, Edurne Elizondo kazetari eta idazleak Juan Gorriti artistak eginiko “Lurmalko” lekukoarekin batera doan bere idazkia irakurri du.

"Hiru asteko baraualdia amaitu da gaur hemen, Iruñean. Beren platerak hustu dituzte parte hartu dutenek, abiadura handiko trenak denen platerak husten dituela salatzeko. Gure platerak husten dituzte, porlanaren bidez haien poltsikoak betetzeko. Nahi ez dugun garapen eredu bat ezartzeko. Mendi tontorretik beheiti erortzen den harri kozkorraren gisa, bidean dena suntsitzen du eredu horrek. Harri erraldoia da, ama lurraren azalean zauri sakona uzten duena. Hala ere, ikusezin bilakatzen dute. Azpiegiturak etorkizunaren, garapenaren, modernitatearen ikur bilakatzen dituzte. Hil ala biziko kontu, ia-ia. Hori saltzen digute, eta hori erosten dute anitzek. Ustezko garapen horren izenean egin zuten Itoitz. Datorren urtean, hamar beteko dira herriak beheiti bota zituztenetik. Enpresen eta haien mesedean ari diren agintarien botere eta diru nahiak eraikitako porlanezko munstroak hondar bilakatu zituen mendez-mende zutik iraun zuten harriak. Baina hondar hori ez du urtegiko urak eraman. Hondar hori ez du haizeak barreiatu. Hondar hori ongarri bilakatu du lurrak, hamaika besok eusten duten mailu. Gezurren, nahi eta behar ez ditugun urtegien, abiadura handiko trenaren eta inguratzen gaituen paisaia egunetik egunera itxuraldatzen duten bertzelako hamaika azpiegituraren aurkako mailu. Haiek baino burugogorragoa da errealitatea. Eta egunero erakusten digu goitik ezarri nahi diguten bidea ez dela zuzena. Okerrak direla gure herrien, basoen eta ibaien gainetik eraiki nahi dituzten trenbideak. Okerrak, eta garestiak. Hamasei milioi euro balio du abiadura handiko trenaren kilometro bakarrak. Datu hutsa kolpe latz bilakatzen da egunero ezartzen dizkiguten murrizketen aurrean. Hezkuntza eta osasuna esku hutsik utzi nahi dituzte. Esku hutsik zerbitzu publikoak. Hutsik, gainera, indarrez, etxeak. Hiru asteko baraualdia amaitzen da gaur hemen, Iruñean. Hutsik utzi dituzte gure platerak, baina buruak, eskuak eta bihotzak beteta dira. Indarrez eta arrazoiez beteta. Betirako zutik izanen diren herrien harriek beteta. Hondar artean loratzen diren haziek beteta. Gogoz beteta. Desagertzeko arriskuan den espezie bihurtu nahi dute Lurra, Pirinioetako hartza bezala. Oraindik ere, animalia horren orroa entzun daiteke basoen babespean. Amalurrarena ere entzunen da bazter guztietan. Hamaika aho baitu haren bozgorailu izateko prest. Martxan dira. Bidea egiten. Mugitzen". (Edurne Elizondo)

Ondoren, aurresku bat dantzatu da baraugileen omenez. Horren segidan, baraugiletako batek hitz egin du besteen izenean eta bukatzeko ohiko salda goxoa banatu zaie Nafarroako baraugileei.


[Castellano]

Crónica del acto final del ayuno desobediente contra el TAV

El viernes, respondiendo al llamamiento realizado por las ayunantes, unas 10 personas han ayunado entre el viernes y el sábado, pasando la noche en el local de Bakearen Etxea. Por otro lado, en Iparralde, 15 miembros del Movimiento Bizi! han llevado a cabo un ayuno de un día en Baiona, en solidaridad con las ayunantes de Hegoalde. Ayer a las 12 del mediodía se ha celebrado en la plaza de San Francisco de Iruñea el acto final del ayuno desobediente contra el TAV que se ha desarrollado estas últimas tres semanas en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa. Desafiando temperaturas próximas a los 0ºC, 100 personas se han congregado para dar apoyo a las ayunantes.

El acto ha comenzado con la actuación del grupo de dantzas Harizti Taldea de Barañain. A continuación, se ha llevado a cabo la conferencia de Grislanda Margina, parodiando la política de Yolanda Barcina y su gabinete de gobierno, en su loca carrera por impulsar el TAV. Seguidamente, la periodista y escritora Edurne Elizondo ha dado lectura al texto que ha elaborado y que ha acompañado esta tres semanas al testigo “Lurmalko” obra del artista arribetarra Juan Gorriti. Como de costumbre, se ha bailado un aurresku ante las ayunantes, tras el cual, una de ellas, ha intervenido en nombre del resto. Para finalizar, y como ya es tradicional, las ayunantes han disfrutado de un caldico reconfortador.

Mugitu!Mugimendua
mugitu.blogspot.com

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal