lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/05/2024

Datorren asteazkenean Kantauri espazioaren aurkezpena egingo da

La Haine - Euskal Herria
Maiatzaren 1an okupatu zen lokala eta adierazi zen bezala, “izaera sinbolikoko ekintza izatetik haratago, langile klaseak bere alternatiba propioak eraiki, eta balioan jartzeko ekintza" izango da.

JARDUN Koordinadorak deituta, maiatzaren 1ean, ehundaka pertsona mobilizatu ziren Donostian. Manifestazioa amaitu zenean Parte Zaharreko lokal bat okupatu zen, konkretuki General Jauregui kaleko 5. zenbakiko lokala. Okupazioa eta gero Ertzaintza lekura bertaratu eta kalea itxi zuen, espazioa defendatzen ari ziren pertsonak jazarri eta haien aurpegiak grabatu zituzten. Hala ere, ez zuten lokala desalojatzea lortu eta alde egin zuten. Espazioa okupatu zen egunean , “izaera sinbolikoko ekintza edo aldarrikapena izatetik haratago, langile klaseak bere alternatiba propioak eraiki, eta balioan jartzeko ekintza efektiboa" zela adierazi zen, "Donostiako hiriaz haratago, Euskal Herriko mugimendu iraultzaileari bere osotasunean ekarpena” egingo diola azalduz. Esandakoa betetzearren, espazioa prestatu eta maiatzaren 29an Kantauri espazioaren aurkezpena egingo dute, arratsaldeko 18:00etan General Jauregi kaleko 5. zenbakian. Aurkezpen egunean lokalak beteko dituen funtzioak azalduko dituzte eta hurrengo asteetan egingo diren hainbat jardueren egitaraua ezagutzera emango dute, esaterako, hitzaldiak, tailerrak eta mahi inguruak.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal