Desalojo arriskuan dago Kiñu Gaztexea


2013. urteko azaroan birjabetu zuten Igorren Kiñu gaztetxea izango zen eraikina. Eizu Kiñu! dinamika izan zuten ardatz, eta ordutik izan da martxan. Orain, huste arriskuan dago gaztetxea, sare sozialen bidez ohartarazi dutenez. Antza, berriz jarri dute martxan espazioa husteko prozedura. Sabadell banketxearen jabetzakoa da eraikina, eta orain dela bost urte inguru hasi zen kanporatze-mehatxuekin. Ordutik hona bi epaiketa izan dute eta irailan 15ean Durangoko epaitegietan hirugarrena aurrera eramango da.
Asanbladak azaldu duenez, “herrien babesa eta pazientzia” ezinbestekoak dira, izan ere, balitike ikasturte hasierako epaiketa hau azkena ez izatea. Aurreko apirilan 25ean izan zen azken epaiketa eta prozesua hain luzea izatea ez dela kasualidadea salatu dute. Asanbladaren ustez, honek hainbat arrazoi eta estrategia dauzka atzetik, denak helburu berdinarekin; “gazteon antolaketarako nahiek eta espazioak desartikuletea”. Hala ere, “bankuek eta eurin funts espekulatzaileak danon diruegaz aberastuten diren bitartean”, haiek bertan izango direla argi utzi dute; “txikie defendiduten, espazio seguruek landuten, merkatuen logiketatik kanpo dauen kultura alternatiboa eskaintan, herriko eragileantzako aterpe iziten”, besteak beste.
Bukatzeko, elkartasuna adierazi diete borrokan dauden beste gaztetxe guztiei eta prozesuen zehar egingo duten mobilizazio deialdietara batzeko deia egin dute. Lehen mobilizazio deialdia, irailan 15ean, 09:OOetan, Durangoko epaitegietan.