lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/06/2017

Desobedientzia dinamika abiatu dute Mozal Legearen bigarren urteurrenaren atarian

Hala Bedi
Uztailaren 1ean bi urte beteko dira Hiritar Segurtasunerako Legea edo ‘Mozal Legea’ indarrean sartu zenetik.

 

Uztailaren 1ean bi urte beteko dira Hiritar Segurtasunerako Legea edo ‘Mozal Legea’ indarrean sartu zenetik. Egun horretan, manifestazioa deitu du Eleak Mugimenduak Gasteizen, ‘Mozal Legeari ez. Herriak desobedientzia!’ lelopean eta herri mugimendu ezberdinekin elkarlanean. Gainera, desobedientzia dinamika abiatu dute guzti honen harira, mobilizazioaren aurreko asteetan zehar ekimen gehiago iragarriz.

 

Dinamika honen lehenengo geltokia gaur goizean izan da Eusko Legebiltzarrean. Bertan, ekintzaile talde batek mobilizaziora deitzeko pankarta bat kokatu du Legebiltzarreko hesian. Horrekin batera, Mozal Legearen artikulu ezberdinekin egindako paperezko hegazkinak bota dituzte barrura, instituzio honen ardura salatzeko.

Izan ere, 2015 eta 2016 urteetan zehar, «Mozal Legea 8.087 aldiz aplikatu dute EAEn», ekintzaileek azaldu dutenez. Horretaz gain, 2016ko ekainaren 22an, legebiltzarraren ordezkaritza politikoaren gehiengoak Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen arren, ordutik 2016. urte amaiera arte «2.857 aldiz» aplikatu zutela ohartarazi dute.

Ekimen honetan iragarri duten bezala, uztailaren 1ean, larunbata, 18.30ean irtengo da manifestazioa Gasteizko Bilbo plazatik.

 

http://halabedi.eus/2017/06/14/desobedientzia-dinamika-abiatu-dute-mozal-legearen-bigarren-urteurrenaren-atarian/

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal