Donostiako Jarduneko kide bati 2000 euroko isuna ezarri diote
![](https://www.lahaine.org/b2-img25/thumb_340_20250212_135443.jpg)
![](https://www.lahaine.org/skins/asevo/img/espaciador625.gif)
Donostiako JARDUN-eko kide bati 2000 euroko isuna ezarri diote, 2024 apirilaren 15an plaza Cervantes-en VOX-ek deitutako postu informatiboaren aurrean antolatu egin zen kontzentrazio batean parte hartzeagatik.Kideari, 70 lagunen talde baten parte aktiboa izatea, ekitaldian parte hartzen zutenen kontrako mehatxuak, ostikadak eta kordoi poliziala saltatzen saiatzea leporatzen diote. Ertzaintzaren arabera, horrek VOXekoen hitzartzea ondo ez entzutea eta ertzaintzarengatik eskoltatuak joan behar izatea eragin zuen. Aipatzekoa da, poliziak ez zuela kide hau unean bertan, ez ondoren identifikatu. Poliziak egindako identifikazio bisual baten ondorioz iritsi egin zaio isuna.
ASKE antolakundeak salatu duenez, “isun hau ez da mugimendu ultraeskuindarrei edo faxistei aurre egiteagatik iristen den lehendabizikoa” eta argi utzi dute ez dela azkena izango ere. “Poliziak eta instituzio burgesek, isunen eta epaiketen bitartez, borroka antifaxista itotzeko eta kriminalizatzeko helburua dute, hauteskundetan faxismoaren kontrako kareta jartzen duten bitartean” gehitu dute. Bukatzeko, argi utzi izan nahi dute ez dutela “militantzia politikoagatik inolako jazarpenik onartuko” eta faxismoaren kontrako borrokan berrestsi dira.