lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/03/2025

Donostiako Udalak hainbat gazte migratzaile bizi ziren txabolak puskatu ditu

Xalba Ramirez
KAS eta Hiritarron Harrera Sareak azaldu dutenez, aurrez abisurik eman gabe kaleratu dituzte gazteak, Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean burututako operazio batean.

Kaleko Afari Solidarioek eta Hiritarron Harrera Sareak gogor kritikatu dute Donostiako Udala, Manteon, joan den ostiralean, hainbat gazte migratzaile bizi ziren txabolak “puskatu” dituelako: “Badirudi gazte hauek ez ditugula geuretzat hartzen. Azal koloreagatik al da? Jatorriagatik? Pobre izateagatik? Mesedez, ozen aldarrikatzen dugu gure gazteak badirela”.

Udalari exijitu diote “eten dezatela gazteen jazarpena”, non babestu ez dutenez, “kanpin-dendetan edo antzekoetan jartzen baitira, ahal duten lekuan”: “Ez ditzatela beraien gauzak lapurtu, ezta beraien dendak txikitu ere. Boluntarioen lana aintzat hartzea eta irtenbideak bilatzeko elkarrizketari ekitea”.

Oharrean azaldu dutenez, “aurrez abisurik eman gabe” kaleratu dituzte gazteak, Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean. “Poliziak bere ondasun apurrak nola suntsitzen dituen ikusteak, are babesgabeago aurkitzeak, gau horretan bertan non babes daitekeen jakin gabe, bihotza suntsitzen digu; badirudi ez zuela ezertarako balio gure ardura guztiak, eta agintariak harrizko bihotzarekin izateak”.

Bi eragileek ziurtatu dutenez, “auzo arazorik gabe eta gizarteratze prozesuan dauden gazteak” dira udalak kaleratu dituenak. “Dozenaka boluntariok gure denboraz, jakintzez eta emozioez asko baliatu dugun esperientzia honetan, mutil horiek lortzen duten lorpen bakoitzak, pozez betetzen gaitu, beraiei edo beraiei baino ia gehiago. Eta asko izan da erakutsi digutena. Horregatik, ulertezina egiten zaigu zein gogor tratatzen diren, hain zuzen ere, egoera okerragoan daudenak”.

Ostegunean, hilak 26, prentsaurrekoa egingo dute udaletxeko atarian, egoera salatzeko.

KAS haserre agertu da migratzaileen txabolen suntsiketarekin: «Badirudi gazte hauek ez ditugula geuretzat hartzen» : Irutxuloko Hitza

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal