lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/03/2025

Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira.

Europa, berrarmatzeko plana iragarri aurretik ere, ari da armaz hornitzen. Bakearen Nazioarteko Ikerketa Zentro den Suediako SIPRIk egindako azken txostenak mahai gainean ipini ditu datuak: gaur egun, 2020an baino 2,5 aldiz arma gehiago inportatzen ditu Europak, %155eko igoera da aurreko bosturtekoarekin alderatuta. Arma astunak hartzen ditu kontutan txosten horrek, hala nola tankeak, ibilgailu militarrak, misilak eta droneak.

Erosketen atalean, igoerarik handiena Ukrainak egin du, 2020-2024 honetan ehun aldiz gehiago inportatu baitu 2015-2019arekin konparatuta. Mundu mailan, 2015-2019 aldian, erosi ziren arma astun guztien %0,1 erosi zituen Ukrainak, eta azken bosturteko honetan, berriz, %8,8. Gehien inportatu duena izan da, Indiaren eta Saudi Arabiaren gainetik.

Inportazioen atalean, munduko top-40a ikusita, ez da herrialde europarrik lehen baino gutxiago erosten duena: Poloniaren igoera %508koa izan da, Alemaniarena %334, Danimarkarena %311, Errumania %233, Herbehereak %220, Grezia %48, Norvegia %42 eta Espainia %29, besteren artean.

Salmentak, AEBen monopolio

2015 eta 2019 aldian arma gehien saltzen zituen herrialdea AEB baziren –salmenta guztien %35 berea zen–, nagusitasuna nabarmenagoa da azken bosturtekoan: gaur egun, saltzen diren arma guztien %43 jatorri estatubatuarrekoa da. Atzetik du Frantzia, %9,6rekin –horrek ere igoera izan du, %8,6 zeukan lehen–, eta hirugarren Errusia, aurreko bosturtekoan bigarrena zena.

Azken bost urteotan, merkatuaren %21 izatetik %7,8ra igaro da Errusia, jarritako betoak beto. Eta, bistan denez, AEBei erosi dizkiete armak herrialde europarrek, lehen baino gehiago gainera. Irakeko gerraz geroztik estreinako aldiz, AEBen erosle nagusia Europa da, Ekialde Hurbilaren gainetik.

Espainiak igo egin ditu salmentak –merkatuaren %2,3 kontrolatzetik %3ra–, eta Italiak ere, esaterako, indartu du industria: lehen saltzen zuenaren bikoitza baino gehiago saltzen du orain.

Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal