lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/12/2024

Durangoko Gazte Asanbladak Gaztetxea desalojo arriskuan dagoela ohartarazi du

La Haine - Euskal Herria
Atzo, udalak bi gazte salatu zituen eta udaltzaingoa sarbide-kontrola ezarri zuen Gaztetxean.

Duela urtebete, Durangoko gazteek Kaletik Gaztetxera dinamika sortu zuten, Gaztetxearen beharra aldarrikatuz. Azken urte honetan udalarekin bildu ziren, baina azken honek “ez die gazteen beharrak asetuko dituen espazioa lortzeko bermerik eman”. Beraz, Durangoko Gazte Asanbladak Correoseko eraikin zaharra okupatu zuen, abenduaren 6an.

Atzo, Udaltzaingoa Gaztetxera bertaratu zen, eta udalak komunikazio bideak eten dituela adierazi zioten Gazte Asanbladari. "Uneoro hartu-emanetan egon gara udalagaz, eta hasiera batean gurekin batzen jarraitzeko borondatea agertu bazuten ere, asteburua eta Durangok Azoka amaituta, jarrera guztiz aldatu da", agerraldi baten bidez azaldu zuten. Asanbladako kide bat identifikatu zuten eta sarbide kontrol bat jarri zuten gaineratu zuten. "Ez dutela inor sartzen utziko eta udalak aterarazte prozedura bide legaletik abiatzeko asmoa duela azaldu digute. Bestalde, eguerdian jakin dugu Mireia Elkoroiribe alkateak asanbladako bi kide salatu dituela Gaztetxearen proiektuaren bultzatzaileak izatea egotzita".

Gertakari huen aurrean, Gaztetxearen alde "borroka egitera" eta hurrengo egunetan egingo dituzten deialdietara batzera deitu zuen Gazte Asanbladak. Era berean, "herritarren eta inguru gazte asanbladen babesa" ezinbestekotzat jo zuten “egoera zaurgarri honetan".

(Irudia:Anboto)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal