lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/05/2025

EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Kabiaren euskara eskakizunak baliogabe utzi zituen epaia

Agentziak/La Haine
Egoitzetan lan egiteko 49 postuetan B1 eta B2 mailak eskatzea aukera berdintasunaren eskubidea urratzen duela argudiatu du auzitegiak.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Donostiako epaitegi batek Kabiaren egoitzetan 54 lanpostu egonkortzeko lan eskaintza baliogabe uzteko erabakia, eta, horrenbestez, baztertu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak ebazpen horren kontra jarritako helegitea. Auzitegiaren iritzian, 54 lanpostuetatik 49tan euskararen ezagutza (B1 eta B2 maila) eskatzea aukera berdintasuna urratzen du.

Urrian heldu zen sententzia hori; Donostiako epaitegi batek ebatzi zuen Kabia organismoaren hizkuntza eskakizunak “neurriz kanpokoak eta baztertzaileak" zirela. Bi langilek abiarazi zuten lan deialdiaren kontrako auzibidea eta arrazoia eman zien epaileak. Auzitegiak argudiatu zuenez, euskara “gehiegi” baloratzen zen postu batzuetan.

Erabaki honen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Espainiako Auzitegi Gorenera joko du berriz lan deialdi bateko eskakizunak defendatzeko.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal