EAEko langabezi-tasa %8,17ra igo da 2024. urtean
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 87.200 langaberekin eta 980.000 landunekin bukatu du 2024. urtean, hau da, aurrekoan baino 17.400 langabe gehiago (+%24,88) eta 43.400 landun gutxiago (-%4,24). Modu honetan, langabezia tasa %8,17koa izan da, INE estatistika erakundeak egindako iazko laugarren hiruhilekoari buruzko Populazio Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.
EAEko populazio aktiboa 1.068.000 pertsonakoa da, eta landunak 980.000 eta langabeak 87.200 diren bitartean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta 16.300 pertsona aktibo gehiago (+%1,55) izan dira, eta 2023ko laugarren hiruhilekoan baino 26.000 gutxiago (-%2,38).
Langabezia tasa %8,17 da EAE osorako; gizonena %8,77koa da, eta emakumeena %7,52. Emakumeen langabezia gizonena baino gehiago hazi da 2024ko azken hiruhilekoan, emakumezko 7.300 langabe gehiago (+%23,00) eta gizonezko 100 gehiago (+%0,20) zenbatetsi ondoren. Adinari begiratuta, 25 urtetik beherako 1.300 langabe gehiago izan dira EAEn 2024ko azken hiru hilabeteetan, eta gazteen langabezia tasa %23,31ra iritsi da.
Bestalde, kontratu mugagabea duten 11.500 soldatapeko gutxiago eta aldi baterakoa duten 4.200 gehiago izan dira 2024ko azken hiruhlekoan EAEn igo da. Horrela, soldatapekoak 846.500 dira guztira, eta horietatik 673.600ek kontratu mugagabea (%79,57) eta 172.900ek aldi baterakoa (%20,43) dute. Lanaldi osoko landunen kopurua %3,54 gutxitu da 2024ko laugarren hiruhilekoan EAEn, orotara 796.600 izateko. Lanaldi partzialeko soldatapekoak, aldiz, 38.400 gehiago izan dira (+%26,34), 184.200ra iritsi arte.