lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/06/2019

Egindako lana eta ibilbidea ospatuta amaitu da Gazte Sozialisten Topagunea

Gedar.eus
Amaitu da Gazte Sozialisten Topagunea. Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak Euskal Herri osoko ehunka militante batu ditu bost egunez Azpeitian

Amaitu da Gazte Sozialisten Topagunea. Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak Euskal Herri osoko ehunka militante batu ditu bost egunez Azpeitian, "bizitza politikoa sustatzeko" eta "langile kultura hauspotzeko" asmoz. Topagunean egindako lanari esker Krisiaren seme-alabak taldeak eta Azpeitiko Gaztetxeak "urteetako lana eskatuko lukeena" egun gutxitan elkarlanean aurreratu izana eskertu dute. Izan ere, azpiegitura lanak aurreratzeko zein komunitatea indartzeko baliogarri izan diren saioek utzi dute zer ospatua Azpeitian.

Pasa den asteazkenean eman zioten hasiera Azpeitian (Gipuzkoa) Gazte Sozialisten Topaguneari. Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinara Sozialistak elkarlanean aurkeztu zuten ekimena pasa den apiriliean Azpeitiako Esklabak eraikinean. Hala, ehunka gazte izan dira bertan egun hauetan “prozesu sozialistari bultzada emateko, komunitate politikoa indartzeko eta langile kultura hedatzeko”.

GKS eta IAk lan egunak ardatz izan daitezen "apustua" egin dute ekimenaren bitartez. Auzolanak izan dira ardatz egunotan, eta alorrez alor lanean aritu dira Euskal Herriko hamaika txokotako gazteak. Azpeitiko hainbat proiekturi bultzada eman diote horrela. Besteak beste, azpiegitura lanak egin dituzte pasa den azaroan Azpeitiko Gaztetxeko kideek birjabetu zuten Esklabak eraikinean. Esaterako, argi indar zein ur horniketan egokitzapenak egin dituzte bertan. Era berean, gaztetxean bigarren solairu bat eraiki dute eta gazte asanbladak Loiola inguruetan dituen lursailetan aritu dira lanean.

Behin lan saioak amaituta formakuntza politikorako tartea ere izan du Topaguneak. Azpeitiko Soreasu antzokia leporaino bete da egunotan Prozesu Sozialistaz, Euskal Herriko ziklo politiko berriaz eta Gazte Antolakundeaz aritu diren hitzaldietan. Atzokoan, ekitaldi politikoa ere egin zuten San Agustin Kulturgunean. Kontzertuekin eman diote bart gauean amaiera ekimenari.

Gaur goizean, desmuntaje lanak eginda, euren herrietara bueltan ikusi ahal izan ditugu Euskal Herri osotik etorritako gazteak. Luze iraungo du baina Azpeitian euren lanak eta grinak utzi duen aztarnak. 

Argazki galeria osatua, hemen

https://gedar.eus/aktualitatea/prozesusozialista/egindako-lana-eta-ibilbidea-ospatuta-amaitu-da-gazte-sozialisten-topagunea

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal