lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 05/02/2014

ehKz abian da

ehKz.eu
Euskal Herriko gazteek tresna berria dute Ipar Euskal Herrian. Gazteei hitza emanez, gazte iniziatiba ezberdinen ahotsa indartzeko sortu da ehKz.

Bi historia ditu ehKz proiektuak. Historia laburra eta historia luzea. Historia laburra orain dela bost urte abiatu zen, EHZko komunikazio taldeak ehKz egunkaria sortu zuenean, festibaleko hiru egunetan zehar bezperako momentu azkarren eta eguneko gertakarien aipamena eginez eta egunero 3000 ale banatuz... Adio liburuxka! Adio goizeko lehen argi izpiak arte buru belarri artikuluak idazten pasatako orenak! Adio 3000 aleak ezin ateraz inprimagailuaren puzkerren aitzinean pasatako oren luzeak… ehKz-k pauso berri bat eman du, paperetik sarera pasa eta urte guziko proiektua bilakatuz. Baina, ehKz-ren bultzatzaileek ez dugu ezer asmatu eta hori da proiektuaren historia luzea. Orain dela 11 urte sortu zen Gazte Sarea, Euskal Herriko gazteen komunikazio proiektua. Gazte-informazioaren ataria Euskal Herriko gazteen erreferentzia bilakatu zen, jasandako jazarpenaren ondorioz 2010ean webgunea ixtea erabaki zuten arte. Topatu.info-k hartu zuen lekukoa lan bikaina eginez eta joan den ostiralean Argia Saria eskuratu zuten; merezitako saria. EhKz-ren bultzatzaileei Gazte Sareak erakutsi zigun bidea, bidean nola ibili Topaturekin ikasi dugu eta Haraba!, Trikimailu, Gazte Iraultza... eta beste hamarnaka gazte komunikazio proiektuk eman digute adibidea. Guk, pausoa eman dugu. Ipar Euskal Herriko gazteen ahotsa indartzeko tresna bat sortzeko pausoa, urteetan Euskal Herrian egin denetik edan ondotik, Euskal Herriko proiektu nazionala elikatzeko asmoz. Baina, bidea hau ezin dugu bakarrik egin. Ipar Euskal Herriko gazteek eginen dute ehKz. Hartu argazki makina, hartu kamera. Hartu arkatza eta idatzi, margotu... Zuena da ehKz. Zuek biziaraziko duzue; izan dezala bizitza luzea!
 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal