lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 17/05/2024

Ehunka lagun manifestatu dira haur eskolak euskaraz eskatzeko

Xabier Letona Biteri
Iruñeako Udalak(EH Bildu) hamabi haur eskola kudeatzen ditu eta gaur egun Txantrea auzokoan bakarrik matrikula daitezke haurrak euskarazko murgiltze ereduan.

Aspaldiko kontua da Iruñeko auzoetan haurrak euskaraz matrikulatzeko eskaera, baina baita aldarrikapenari bide emateko ezintasuna ere. Udalak hamabi haur eskola kudeatzen ditu eta gaur egun Txantrea auzokoan bakarrik matrikula daitezke haurrak euskarazko murgiltze ereduan. Beste hiru auzotan euskaraz eta ingelesez matrikula daitezke, eta beste batean euskaraz eta gaztelaniaz.

2015-2019an lortu zen lau auzotan euskaraz matrikulatu ahal izatea, baina ondorengo UPNko udalek atzera bota zituzten lorpen horiek. Horregatik, Iruñeko Euskalgintzak (Haur Eskoletako gurasoak, Sortzen, AET, IKA, AEK eta ELA, LAB eta Steilas sindikatuak) eskatzen du legealdi honetan berma dadila Iruñeko edozein auzotan haur eskoletan euskarazko murgiltze ereduan matrikulatu ahal izatea.

Manifestazioa udaletxe plazan bukatu zen eta bertan deitzaileek eskatu zioten udal gobernu osatzen duten indarrei –EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin– neurriak har ditzatela euskararen ordenantzak betetzeko eta behingoz gaiari behar bezala heldu dakion.

Haur eskolak euskaraz eskatu ditu berriz ere Iruñeko Euskalgintzak (argia.eus)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal