lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 05/08/2024

Ehunka pertsonak mobilizatu dira "Erasoen gainetik, jai herrikoiak aurrera” lelopean Gasteizen

Alea.eus
Ticket Bai sistema ezartzeko beharra eraso gisa ulertu dute Txosna Batzordeko kideek, eta manifestazioaren bukaeran Txoznak zabaldu dira.

Zalantza askoko asteen ondoren, zabaldu ditu ateak Gasteizko txosnaguneak. Eta protestan zabaldu ditu, gainera. Ticket Bai sistema ezartzeko beharra eraso gisa ulertu dute Txosna Batzordeko kideek, eta ehunka gasteiztar batu dira aldarrira. Faroloietik txosnagunera ibilbidea egin du manifestazioak, eta txosnen irekiera ekitaldia izan da bertan. 

Arabako Foru Aldundiaren "arduragabekeria" salatu dute txosnagunean, eta txosnak jomugan jartzeko erabilitako "makinaria administratibo mediatiko" guztia arbuiatu dute. Irabazi asmorik gabeko lana egiten dutela berretsi dute, eta Ticket Baitik salbuetsita egon behar dutela, azken asteetan aldarrikatu duten moduan. 

Omenaldietarako denbora ere izan da. Urtero bezala, Txosnisaria banatu dute, batzordeak goraipatu nahi izan duen kolektibo bati eskaintzen zaiona. Aurten, Palestinako herria gogoan, Palestinarekin Elkartasuna elkarteari eskaini zaio saria, genozidioa eta hamarkadetako gatazkaren alde egindako lanagatik. Taldeko Pili eta Agusek jaso dute saria.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal