Eider Perez euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da
Atzo Eider Perez Aristizabal euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu zen, Auzitegi Nazional espainiarreko Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. Oreretarrak iragan otsailean eskuratu zuen hirugarren gradua eta joan zen ekainetik baliabide telematikoen bidez bete du espetxe zigorra.
Eider Perez 2001eko martxoan atxilotu zuten Errenterian eta espetxeratu egin zuten, ETAko kide izatea egotzita. 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Preso politikoa dispertsio politikaren krudelkeria jasan du, izan ere, Kordoba eta Algecirasko kartzeletan izan zuten, Euskal Herritik 865 eta mila kilometrora, hurrenez hurren, 2021eko martxoan Zaragozako Zuerara lekualdatu zuten arte. 2022ko azaro hasieratik Martuteneko presondegian zegoen eta iaz bete zituen zigorraren hiru laurdenak.