Elkartasuna adierazi diete Iruñean atxilotutako bi lagunei

Atzo arratsaldean, Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu zituen Iruñerrian (Nafarroa), Vito Quiles faxistaren aurka egindako mobilizazioaren harira. Eskuin muturreko ekintzaileak ekitaldi batean parte hartzera deitua zuen; Komunikazio Fakultatean egiteko asmo zuen, eta, azkenean bertan behera utzi bazuen ere, ehunka antifaxista bertaratu ziren protesta egitera. Opus Deiko Unibertsitatea Espainiako polizi ugarik hartua zuten eskuin muturreko ustezko kazetariaren hogei jarraitzaile eskas babesteko, baina gazte antifaxista askoren presentzia dela eta, gainezka egin zuten. Ondoren, istiluak Iturrama auzoan hedatu ziren eta bi pertsona atxilotu zituen poliziak.
![]()
Haiekin elkartasunez, arratsaldeko 19:00etan elkarretaratze jendetsu bat izan da Nabarrerian: jende ugari mobilizatu da "atxilotuekin elkartasuna" lelopean. Elkarretaratzearen zehar, "Faxismoari aurre egin", "Euskal Herria antifaxista" eta "Alde hemendik, utzi pakean" oihukatu dute, besteak beste.
![]()







